Mitanni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: «Kategoria:Mitani» kategoria «Kategoria:Mitanni» kategoriara aldatzen
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Mitanir +Mitannir)
11. lerroa:
Mitani edo [[Khanigalbat]]en lehen idatzizko aipamena Bogazkoyko testu hititarren akadiar bertsian agertzen da, [[Hattusili I.a]]ren erregealdiaren garaikoak. Khanigalbat eta Mitani ezberdintasunik gabe erabiltzen dira, lehenengo hitza antzinakoagoa den arren. Aldi berean, [[Khurri]] eta Mitani, estuki lotutako hitzak dira, hizkuntza elkarte bereko ondoko lurraldeei baitagozkie, ohi, errege berberak gobernatuak. Hala ere, geografiari dagokionez, Khurri Goi Siriarekin bat dator, Kaukasoa eta [[Van aintzira]]ren artean, Khanigalbat Goi Mesopotamian dagoen bitartean, aurrekoaren iparralde eta ipar-ekialdean, Tigris eta Eufrates ibaien artean.
 
MitanirenMitanniren historiari buruzko ideia, oso lausoa da derrigorrez, datu askorik ere ez baitago, eta gainera, kanpotik etorriak, nagusiki, [[Amarnako gutunak|Amarnako gutunetatik]] eta Bogazkoyn aurkitutako zenbait hititar trataturen sarrera historikoetatik. Mitanik, berebiziko garrantzia hartu zuen [[K. a. 1600]]ean, asiriar, egiptoar, hititar eta siriar inperioen artean zuen kokapen pribilegiatuagatik. Bere botere gorena [[K. a. XV. mende]]an lortu zuen, hego-mendebalderantz hedatuz, Siriarantz, non [[Egipto]] atzera bota ahal izan zuen, Hattik, [[K. a. XIV. mende]]an potentzia nagusi bezala ordeztu zuen arte.
 
[[Gerra gurdi]]ak bezalako hobekuntza garrantzitsuak egin zituen armada batekin eta zalditeria indartsu batekin, Mitaniko armadak zenbait aldiz garaitu zuen faraoien Egipto, eta Asiria inbaditu zuen (oraindik historialariek azaltzerik ez dutena, semitar inperioaren indar militarra dela eta).
 
Mitanik ez zuen lortuko bere lurraldea konkistetatik salbu mantentzerik. Alde batetik, Goi Eufrates eta Tigrisen arteko lurraldea, hititar hedakuntzaren xede izan zen Hattusili I.aren garaitik. Bestetik, [[hikso]]en porroten ondoren, egiptoar faraoiak, behinola Sirian izan zituzten lurraldeak birkonkistatzen saiatu ziren. Hititen goraldia eta MitanirenMitanniren gatazka dinastikoek, erresuma ahuldu zuten, Asiria berpiztu eta berrindartu baten mende geratu zelarik denbora batez, sortu eta 250 urtera bakarrik. Ondare baliotsua utzi zuten, horien artean, bere antolaketa administratibo berritzailea eta zenbait eraginezko arte fin bat, ariarrak zein semita eta egiptoarrak.
 
== Mitaniko gobernariak ==