Muwatallis II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: id:Muwatalli II
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Mitani +Mitanni)
4. lerroa:
Muwatallis II.a, [[Mursili II.a]]ren semea zen, eta arazorik gabe izan zen azken honen oinordeko, hil zenean. Bere erregealdiaren hasieran, [[Arzawa]]n gertatu ziren zenbait matxinadei aurre egin behar izan zien, noble hitita bat buru izan zuten matxinadak, [[Piyamaradu]] izenekoa. Matxinada hauek, ezabatuak izan ziren kanpaina arrakastatsu batzuen ondoren, Piyamaraduk inguruko erresumetan babesa bilatu zuen arren, eta mendebaldeko [[Anatolia]]ko erresumak, matxinadan altxatzen saiatzen jarraitu zuen.
 
[[Egipto]]n [[Egiptoko XIX. dinastia|XIX. dinastia]] gobernatzen hasi zenean, Muwatallis, hititen [[Siria]] eta Ekialdeko posizioen segurantzagatik beldurtu zen. Egiptoar susperraldiari aurre egiteko, Muwatallisek, hiriburua, [[Hattusas]]etik [[Tarhuntassa]]ra eramateko erabakia hartu zuen, hegoalderago zegoen herria, eta, beraz, egiptoarrek mehatxatutako lurraldeetatik gertuago eta gasgastarrengandik urrutiago. Muwatallisek, erresumaren iparraldea babesteko lana, bere anaia [[Hattusili III.a]]ri eman zion, gasgastarrei lurralde handia kentzea lortu zuelarik. Dirudienez, Muwatallis Egiptoren aurkako gerrarako prestatzen ari zenean, [[Asiria]]ko [[Adad-nirari I.a]]k [[MitaniMitanni]] harrapatu zuen, garai honetan, behinola izan zuen boterearen itzal bat baino ez zena.
 
[[Egipto]]ko tronura [[Ramses II.a]] grintsua igo zenean, gerra, eragoztezin bihurtu zen. Bere erregealdiko laugarren urtean, Ramses II.a Siriarantz abiatu zen, eta, hurrengo urtean, bere erregealdiko bosgarrenean (hititar erregeentzako erabiltzen zen irizpide kronologikoaren arabera [[K. a. 1274]]a izan zena) gertatu zen [[Kadeshko gudua]]. Gudu honen emaitza batere argi ez dagoen arren, dirudienez, Ramses II.a, lurralde bakar bat bera ere konkistatzeko gauza ez zen izan, hititek, tokian, euren basailu kopurua gehitzea lortu zuten bitartean.