«Kaxa-diagrama»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Joxemai wikilariak «Kaxa-eta-beso diagrama» orria «Kaxa-diagrama» izenera aldatu du)
[[Fitxategi:Boxplot 0001.png|thumb|right|250px|Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten '''kaxa-eta-beso diagramak''']]
[[Estatistika]]n, '''kaxa-eta-beso diagrama''', laburrago '''kaxa- eta biboteen diagrama''' ere deitua, ingelesezko '''boxplot''' izenez ere ezaguna, [[aldagai koantitatibo]] bat irudikatzeko [[datu-diagrama]] bat da, datu multzo bateko ezaugarriak ([[zentro neurri|zentroa]], [[sakabanatze neurri|sakabanatzea]], ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. [[Muturreko datu]]ak atzemateko ere erabiltzen da. Bost [[laburkin (estatistika)|laburkin]] erabiltzen dira bere eraketarako: [[mediana]], lehenengo [[koartil]]a, hirugarren koartil, [[datu]] handiena eta datu txikiena. [[Aldagai kuantitatibo]] bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri. Horretarako, diagramak batera jartzen dira [[eskala]] berean, modu bertikalean edo horizontalean. [[John Tukey]] estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko [[datuen azterketa esploratzaile]] izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagrmaak, HDR diagramak, betseak beste.
 
== Eraketa ==
# Mediana goitik beherako marra batez irudikatzen da kaxa barnean.
# Kaxa mugetatik harago, lehenengo edo hirugarren koartiletatik alegia, koartil arteko ibiltearen 1.5 halako baino gehiago desbideratzen diren datuak [[muturreko datu]]tzat hartzen dira.
# Muturreko daturik ez badago, datu guztiak koartil arteko ibiltartearen 1.5 halako baino gutxiago desbideratzen direla esan nahi du. Kasu honetan, datu txikienaren punturaino eta datu handienaren punturaino besobibote bana luzatzen da. Baliteke beso bakarra luzatu behar izatea, aipatutako baldintza norabide bakar batean gertatzen bada.
 
== Adibidea ==
== Interpretazioa ==
 
Kaxa-eta-beso diagramaren bitartez [[zentro neurri|zentroa]], [[sakabanatze neurri|sakabanatzea]], [[alborapen neurri|alborapena]] eta [[kurtosi neurri|kurtosia]] azter daitezke. Zentroaren berri [[mediana]]k ematen du. Sakabanatzearen neurria [[koartil arteko ibiltarte]]ak eman dezake, besoen luzerarekin batera: zenbat eta zabalago kaxa (koartil arteko ibiltartea) eta besoakbiboteak, banakuntza sakabanatuagoa izango da. Alborapenaren berri kaxaren bi zatien eta besoen berdintasunek ematen dute. Kurtosia, azkenik, kaxaren eta besoenbiboteen luzerak erkatuz azter daiteke.
 
== Kanpo loturak ==
 
{{commonskat|Box plots|Kaxa-eta-beso diagramak}}
 
[[Kategoria:Datu diagramak]]
48.195

edits