Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
[[Fitxategi:Plano Miranda ensanche 1903.jpg|thumb|225px|left|[[Miranda Ebro]]ko zaharberritze eta zabalgune-planoa, [[Federico Keller]]rek [[1903]]an landua. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] hiribildua [[Ebro]] ibaiaren bazter batean utzi zen (irudiaren ezker aldean), zabalgunearen zatirik handiena kontrako bazterrean diseinatu eta garatu zelarik (irudiaren eskuin aldean).]]
 
[[Industria Iraultza]]k hiri handien hazkunde demografiko itzela sortarazi zuen [[XIX. mende]] erdialdera. Hiri askotako harresiek egoera jasanezina sortarazi zuten [[hiribildu]]etan, hazkundea ekiditen zutelako, barneko [[Biztanle dentsitate|dentsitate]]a hainbat aldiz biderkaraziz. Harresiez barneko Bartzelona zaharrean, adibidez, 900 biztanle hektareako zeudela kalkulatzen da<ref>{{en}} [http://www.planum.net/4bie/main/m-4bie-barcelona.htm ''The Cerdà extension of Barcelona: urban structure, identity and civic values'' artikulua]</ref>. Hori dela eta, berauek eraisteko erabakia hartu zen kasu anitzetan, hirien zabaltzeari ekin ahal izateko, hiriari beharrezko osasun eta erosotasuna eskainiz. Hirien zati berriek Zabalgune Planak deitzen zirenak jarraitu zituzten, lerrokadura-planoak eta eraikuntza-ordenantza bereziak zehazten zituztenak.
 
Zabalgunearen oinarri teorikoak finkatu zituena [[Ildefons Cerdà]] ingeniaria izan zen, [[1860]]an eraikitzen hasi zen [[Bartzelona]]ko zabalgunearen antolatzaile nagusia. Bartzelonako etxe-irla 113,3 metroko lauki alakatuan diseinatu zuen, kale tipoak 20 metroko zabalera zuela, garai hartarako nahiko dimentsio handia zena. Zabalgunearen plan osoak 1.300 hektarea inguruko azalera zuen, Bartzelonako udalerriaren %14a, gutxi gorabehera.