Ascomycota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: hr:Ascomycota
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
44. lerroa:
 
 
'''Ascomycota''' [[Fungi]] erreinuko eta [[Dikarya]] azpierreinuko [[filum]] bat da. Talde honetako espezieak [[sexual]]ki ugaltzen direnean, [[espora]] higiezinak ekoizten dituzte [[asku]] deritzon [[zelula]] berezi mikroskopikoetan ([[greziera]]z: ''askos'', "zakua" edo "zahagia"). Espora hauei [[askospora]] deritze. Hala ere, Ascomycota taldeko espezie batzuk ez dira modu sexualean ugaltzen eta ez dute asku edo askosporarik sortzen. Espezie hauek Ascomycota taldean sartu badira, antzekotasun morfologiko eta fisiologioetan eta, batez ere, [[ADN]] sekuentzien alderaketan oinarrituta izan da<ref name=Lutzoni_2004>Lutzoni F, et al (2004). "Assembling the fungal tree of life: progress, classification, and evolution of subcellular traits" ''Amer. J. Bot.'' '''91''':1.446-1.480</ref><ref name=James_2006>James TY et al (2006). "Reconstructing the early evolution of Fungi using a six-gene phylogeny" ''Nature'' '''443''':818-822</ref>.
 
Talde monofiletiko honek oso arrakastatsuak eta esanguratsuak diren hainbat organismo barne hartzen ditu. Askomikotak dira, besteak beste, [[karraspina]]k, [[boilur]]rak, [[okin-legamia]] eta [[liken]]ik gehienak (azken hauei "askoliken" ere deitzen zaie). Landareentzat patogenoak diren hainbat onddo ere Ascomycota taldekoak dira: sagarraren [[zigar]]ra, [[aino]]a, [[oidio]]a... Laborategietan ere, [[genetika]]ko eta [[biologia zelular]]reko esperimentuak egiteko, oso erabiliak dira talde honetako hainbat espezie, hala nola ''[[Sordaria fimicola]]'', ''[[Neurospora crassa]]'' eta zenbait legamia. [[Antibiotiko]]en industrian eta [[gazta]]gintzan askomikotoak diren ''[[Penicillium]]'' generoko espezieak erabiltzen dira. Azken aldiko ikerketa filogenetikoak egin baino lehen, ''[[Penicillium]]'' taldekoak [[Deuteromycota]] izeneko filum artifizial batean sailkatuta zeuden.
 
== Ascomycetes eta Ascomycota ==