Arratoi-belarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
* '''Hegal-luzera''': 350mm-430mm
 
''Myotis'' generoko Europako espezierik handiena da. Besaurrearen luzera 56,5 – 62,3 mm bitartekoa da, eta emeak arrak baino apur bat handiagoak izaten dira. Pisuari dagokionez 21,0 eta 35,0 gramo bitarteko aleak harrapatu dira. Belarri handiak ditu, 24 - 28,2 mm-ko luzerakoak eta muturra 3 mm-ko tartearekin gainditzen dute. Goiko ertzak atzerantz apur bat eroriak dituzte, eta kanpo-ertzetan 7-8 tolesdura izan ohi dituzte. Tragoa zabala da oinarrian, eta belarriaren erdiraino iristen da. Muturra zabala da, eta bi konkor ageri ohi ditu aurrealdean. Bizkarreko ilajearen kolorea arre-grisaxka da eta sabelaldekoa askoz ere argiagoa, ia zuria. Bizkarreko ileak hiru kolorekoak dira: oinarri iluna, bizkarraren koloreko erdiko gunea eta punta ilunxeagoa. Sabeleko ileek, berriz, oinarria beltzaxka dute eta punta zuria. [[Patagio]]a oineko kanpo-hatzaren –tibiaren erdia baino apur bat luzeagoa dena- oinarrian txertaturik dago. [[Uropatagio]]aren atzeko ertzaren erdia, gutxi gorabehera ezproiak estaltzen du, eta ez du ilerik izaten<ref name= "Dietz"/>.
 
Antzerako tamainako hainbat saguzar ezagutzen diren arren, identifikatzen erraza da, ''M. blythii'' generokidearekin salbu. Azken hau saguzar arratoi-belarri handia baino txikiagoa da, baina besaurrearen luzeraren balioak gainezarri egiten dira. ''M. blythii''-k kopetan orban zuria izan ohi du gehienetan, ''M. myotis''-ek ez bezala. Hala ere, orban hau egon ezean, belarria eta tragoaren biometriak hartzea beharrezkoa da identifikazio zuzena egiteko. Saguzar arratoi-belarri handiaren belarria eta tragoaren oinarria, arratoi-belarri ertainarena baino handiagoak dira.
 
== Ekokokapena ==
Frekuentzia modulatuko pultsuak emititzen ditu, 100 eta 27 [[kHz]] arean, eta energia maximoko frekuentzia 35 kHz inguruan kokatzen da<ref name= "Dietz"/>. Luzera 2-3 ms-koa izaten da eta pultsuen arteko tartea 50-90 ms-koa. Ultrasoinuen bitartez ezinezkoa da saguzar arratoi-belarri ertainetik (''M. blythii'') bereiztea.
 
== Banaketa ==
Europa eta Afrika iparraldean hedaturik dagoen espeziea da, [[Britainia Handia]] hegoaldetik eta [[Iberiar Penintsula]]tik [[Turkia]], [[Libano]] eta [[Israel]]eraino. Iparraldeko muga [[Alemania]] eta [[Polonia]]n du<ref name= "Dietz">{{erreferentzia| egilea= Dietz C, von Helversen O, Nill D |urtea= 2009 |izenburua= Bats of Britain, Europe & Northwest Africa |argitaletxea= A&C Black |lekua= Londres}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= IUCN |izenburua= IUCN Red List | url= http://www.iucnredlist.org |data= 2011/11/30}}</ref>.
 
Iberiar penintsulan banaketa zabala du, eta gauza bera gertatzen da Euskal Herrian ere.
44. lerroa:
 
== Elikadura ==
''Gleaning'' teknikaren bitartez ehizatzen dituzten [[artropodo]] koskorretaz (12-35 mm) elikatzen dira<ref>{{erreferentzia| egilea= Drescher C |urtea= 2000 |izenburua= Woodsmen or farmers? The diet of the greater mouse-eared bat (Myotis myotis) in an intensily used agricultural landscape |bilduma= Proceedings of the VIIIth European Bat Research Symposium |orrialdeak= 243-251}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= Güttinger R |urtea= 1997 |izenburua= Jaghabitate des Grossen Maushorns (Myotis myotis) in der modernen Kulturlandschaft |aldizkaria= Schriftenreihe Umwelt |alea= 288 |orrialdeak= 1-138}}</ref>. Ehizatzean poliki hegan egiten dute, lurretik altuera gutxira eta harrapakina lokalizatzean abiadura handian amiltzen dira<ref>{{erreferentzia| egilea= Arlettaz |urtea= 1995 |izenburua= Myotis myotis and Myotis blythii, ecology of the sibling mouse-eared bats |argitaletxea= Horus Publishers |lekua= Martigny}}</ref>. Sekula ez dira ''flycatching'' teknika erabiltzen ikusi. Dietaren zati handiena [[koleoptero]] karabidoek osatzen dute, eta maila txikiagoan bestelako koleopteroak, [[diptero]]ak, [[armiarma]]k, [[inurri]]ak eta oso kasu gutxitan [[sits]]ak agertzen dira. Aukera denean, ahalik eta tamaina handieneko artropodoak hautatzen dituztela behatu da.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==