Arkitektura neoklasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
 
== Arkitekturaren ezaugarriak ==
Printzipio nagusiaren muina, arrazoia sentimenduari gailentzean zetzan. Greko-erromatar aitzin aroaren oroimena izan zuen ardatz, arkitekturaren esentziaren bilaketan. Neoklasizismoko arkitekturan, eraikuntzak elementu sinpleen batuketaz konposatzen dira, izaera trinkotik aldenduz. Izaera tektonikoa du, egiturak berak eraikuntza definitzen du. Konposizioa eta eraikuntza batera doaz, eta zutabea berragertzen da bere izaera tektonikoaz. Apaingarriak murrizten doaz, soiltasuna indartuz. Simetria, soiltasuna, kolore murriztasuna, garaipen arkuen erabilera, aurrealdea hiru partetan konposatzea, ordena bakarraren erabilpena... oso ezaugarri nabariak dira.
 
== Garapena ==
[[Fitxategi:PiranesiArchTrajanBenevento.jpg|thumb|250px|[[Benevento]]ko Trajanoren arkua, [[Giambattista Piranesi]]ren irarlana.]]
Antzinateko estiloa berreskuratzeko joeran garrantzi handia izan zuten XVIII. mendearen erdialdean egindako [[arkeologia]] azterketek. Azterketa haietatik ateratako ondorioak artista neoklasikoen inspirazio iturri izan ziren. [[Frantzia]]n eta [[Napoleon]]en inperioarekin lotura zuten herrialdeetan [[Antzinako Erroma|Erromako]] estilo klasikoari jarraituz osatu zen estilo neoklasiko deritzon hori, eta aldiz, Napoleonen kontrako aliantzako herrialdeetan, bereziki [[Britainia Handia]]n eta [[Alemania]]n, Greziako antzinako estiloa hartu zuten oinarri. Dena dela, gero eta gehiago zabaldu zen molde greziarrekiko atxikimendua.
 
Arkitektura neoklasikoaren oinarri teorikoak Ingalaterran ([[palladianismo]]a), Frantzian ([[Marc-Antoine Laugier|Laugier]]) eta Italian ([[Carlo Lodoli|Lodoli]] eta [[Francesco Milizia|Milizia]]) finkatu ziren.
19. lerroa:
Eraikin motari dagokionez, erakunde politiko-sozial berrien helburuei jarraituz, neoklasizismoaren garaiko arkitekturan gizartearen eta estatuaren onurarako eta erabilerarako obrak osatu ziren oro har. Eskolak, museoak, erietxeak, azokak, espetxeak etab. eraiki ziren batez ere, eta [[hirigintza]]k gero eta garrantzi gehiago hartu zuen.
 
=== Europan ===
[[Fitxategi:Thenationalgallery.jpg|thumb|250px|[[Londres]]ko [[National Gallery]].]]
[[Britainia Handia]] herri emankorrena izan zen arte mota honetan. [[Italia]]k baino lehenago agertu zuen klasizismorako joera [[Inigo Jones]] ([[1573]]-[[1652]]) [[Andrea Palladio|Palladioren]] jarraitzailearekin. [[William Chambers]]ek ([[1723]]-[[1796]]) tradizio hori areagotu zuen, eta [[Robert Adam]]ek ([[1728]]-[[1792]]) garrantzi handia eman zion barne dekorazioari. [[Henry Holland]]ek ([[1745]]-[[1806]]) neo-grekoa edo ''Greek Revival'' joera abiarazi zuen. [[William Wilkins]] ([[1776]]-[[1839]]) eta [[Robert Smirke]] ([[1780]]-[[1867]]) dira joera horren arkitekto nagusiak. Lehenak [[Londres]]ko [[National Gallery]] egin zuen, eta [[British Museum]] bigarrenak. [[John Soane]] ([[1753]]-[[1837]]) neoklasizismoa berritzen saiatu zen eta [[George Dance]]k ([[1741]]-[[1825]]), kontzepzio erromantikoak agertu zituen. [[John Nash (arkitektoa)|John Nashek]] ([[1752]]-[[1835]]) eraikuntza multzo handiak egin zituen, hala nola Londresko [[Regent’s Park]]eko ''Cumberland Terrace'' ([[1827]]).
46. lerroa:
* Plazak: [[Plaza Berria (Gasteiz)|Gasteizko Plaza Berria]] (Araba), [[Konstituzio plaza (Donostia)|Donostiako Konstituzio plaza]] (Gipuzkoa), [[Euskal Herria plaza (Tolosa)|Tolosako Euskal Herria plaza]] (Gipuzkoa).
 
* Bestelakoak: [[Gernikako Batzarretxea]] (Bizkaia), [[Arkupea (Gasteiz)|Gasteizko Arkupea]] (Araba).
 
== Arkitekto neoklasikoak ==
74. lerroa:
 
{{Commonskat|Neoclassical architecture}}
{{NA lotura|it}}
 
[[Kategoria:Arkitekturaren historia]]
[[Kategoria:Arkitektura neoklasikoa]]
 
{{NA lotura|it}}
 
[[ca:Arquitectura neoclàssica]]