Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Ximena leinu +Semeno leinu)
[[806]] eta [[812]] urteetan, badirudi Iruñea [[franko]]en menpean zegoela, eta [[Hispaniako marka]] osatzen zuten [[konderri]]etako bat zela. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen. [[824]]. urtean, [[Eneko Aritza]] buruzagia bertako errege izendatua izan zen<ref name = "Collins">166. orr.</ref>, Iruñeko errege-erreginen aitzindari.
 
Oinordekoa [[Gartzia I.a Eneko Nafarroakoa|Gartzia Eneko]] (851-882) izan zuen<ref>Barrau-Dihigo, Lucien. ''"Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente"''. ''Revue Hispanique''. 7: 141-222. orr. (1900)</ref>. Honek [[Kordobako emirerria]]k preso izan zituen urte asko eta litekeena da [[XimenaSemeno leinua|XimenaSemeno leinuko]] [[Gartzia Ximenez Iruñekoa]] erregeorde edo erregekidea izatea<ref>Lakarra de Miguel, José María. ''"Textos navarros del Códice de Roda"''. ''Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon''. 1:194-283 (1945).</ref>.
 
[[Alfontso III.a Asturiaskoa]] eta [[Aragoiko konderria|Aragoi]] eta [[Pallars Jussà]]ko kondeek antolaturiko [[905eko Iruñeko estatu kolpea|905eko estatu kolpearen]] ondorioz [[Fortun I.a Gartzia Nafarroakoa|Fortun Gartziak]] (882-905), [[Aritza leinua]]ren azken erregea, tronuari [[Antso I.a Gartzes]]en (905-925) alde uko egitera behartu zuten<ref>Pérez de Urbel, Justo. ''"Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona"''. Al-Andalus. ([[1954]])</ref>. Aritzatarra monje bihurtu eta [[Leireko monasterioa]]n hil zen. Antso, berriz, bere buruarentzat "Iruñeko errege" titulua lehendabizikoa izan zen<ref name = "Collins">190. orr.</ref>.
 
[[Fitxategi:Navarra-10-11-cc-ru.png|thumbnail|left|[[X. mendea|X.]] eta [[XI. mende]]etako zabalkuntzak]]
[[XimenaSemeno leinua]]k erabat aldatu zuen erresuma berriko aliantzak, [[Banu Qasi]]tarrak baztertuz eta inguruko erresuma [[Kristautasuna|kristauekin]] batera lan eginez. [[Antso I.a Gartzes|Antso Gartzesek]], [[Ordoño II.a Leongoa]]ren laguntzaz, [[Naiara]] konkistatu<ref>Rodríguez Fernández, Justiniano ([[1997]]): ''"Reyes de León (I). García I, Ordoño II, Fruela II y Alfonso IV"'' [[Burgos]]: La Olmeda. ISBN 84-920046-8-1</ref>, eta [[924]]an [[Gartzia I.a Nafarroakoa|Gartzia Antso]] (925 - 970) bere semeak lurralde berriak jendeztatu zuen, bertan zeuden monasterioei esker. Honek [[Andregoto Galindez]] [[Aragoiko konderria|Aragoiko kondesa]] ezkondu zuenez, bere semeak konderria ere izango zuen<ref>[http://www.covadonga.narod.ru/Navarra.html www.covadonga.narod.ru: Наварра]</ref>.
 
Hala ere, bere posizioa ez zen guztiz segurua eta [[Antso II.a Nafarroakoa|Antso «Abarka»]] (970 - 994) eta bere oinordekoa zen [[Gartzia II.a Nafarroakoa|Gartzia Antso «Dardaratia»]] [[Almanzor]]rek garaituak izan ziren<ref>Pérez de Urbel, Justo. ''"Los Primeros Siglos de la Reconquista, (Años 711-1038)"'' España Christiana: Comienzo de la Reconquista (711-1038)aldizkarian. [[Madril]]: Espasa Calpe, [[1964]].</ref> eta [[Kordobako kaliferria]]ri zergak ordaindu behar zuten.
12.090

edits