Uffizi Galeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: ar:معرض أوفيزي
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Uffizi Galeria''' (''Galleria degli Uffizi'' [[italiera]]z), ''Ogibideen Galeria'' bezala itzultzen dena, munduko arte bildumarik antzinako eta ospetsuenetako bat duen [[Florentzia]]ko [[jauregi]] bat da.
 
Uffizi jauregiaren eraikuntza [[Giorgio Vasari]]k hasi zuen [[1560]]an [[CosmeCosimo I.a Medici]]ren aginduak jarraituz. Hasieran eman zitzaion betebeharra, florentziar magistraturen bulegoak izatea zen, [[Palazzo Vecchio]] jauregia txiki geratu ondoren. Funtzio honetatik datorkio ''Ogibideen Galeria'' izena. Eraikuntza lanak [[1581]]ean amaituak izan ziren. Urteetan zehar, jauregiaren zati batzuk [[Medici]] familiaren bilduma bikaineko arte lanak biltzeko erabili ziren.
 
Medici leinua [[XVIII. mendea]]n desagertu ondoren, artelanek Vienara eramanak izateko arriskua jasan zuten, [[Florentziako dukerria]] austriar inperioaren mende geratu baitzen. Zorionez, Medici familiako azken ordezkaria izan zen [[Ana Maria Luisa Medici]] dukesak bildumak Florentzian jarrai zezala erabaki zuen, bere testamentuan Florentziako herriari eman baitzizkion, munduko lehen museo modernoetako baten abiapuntua izan zelarik. Galeria, hala eskatzen zuten bisitarientzat irekitzen zen [[XVI. mendea]]n eta [[1765]]ean bere ateak publikoari ofizialki museo bezala ireki zizkion.