2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
5. lerroa:
Lehenengo protestak [[Katalunia]]n izan ziren, 2011ko hasieran, [[2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak]] burutu ondoren osaturiko gobernu berriak hartutako ''retallades'' (katalanez) edo murrizketa gogorren ondotik, bereziki osasun publikoan. 2011 urtean zehar Katalunia izan zen protesta bizienen eskualdea, baina 2012 urteaz geroztik, Espainiako beste tokietara zabaldu ziren, [[PP]] alderdiak [[2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak]] eta hainbat Autonomia Erkidegoetako hauteskundeak irabazi ondoren, osaturiko gobernuek are eta murrizketa gogorragoak martxan jarri zituenean. Horrela, protestak [[Valentzia]]ra ere zabaldu ziren, non krisialdi ekonomikoak eta aginte ekonomikoen ustelkeriak bereziki kolpatu zituen bertako herritarrak. [[Valentziako Udaberria]]n, mobilizazioetan [[poliziaren gehiegikeria|poliziak izandako jokabide bortitza]] gaitzetsi zen, kasu askotan manifestari baketsuen aurka. Adibidez, [[2012]]ko otsailean [[Valentzia]]n ikasleek abiarazitako mobilizazio baketsua gogor erreprimitu zuen poliziak; jokabide horren aurka erreakzio zabala izan zen, eskuineko sektoreen aldetik ezkertiar sektoreen manipulazioa eta konspirazio ahalegina salatzen ziren bitartean.
 
Protestak izan ziren, hala berhalaber, [[Madrilgo Komunitatea]]n. Komunitate honetan, aipatzekoa da ''Yo no Pago'' ("Nik ez dut ordaintzen") ekimena, [[garraio publiko]]an izandako prezio-igoera handien aurka protestatuz, [[metro (garraobidea)|metro]]an ordaindu gabe bidaiatzea sustatzen zuena [[desobedientzia zibil]] moduan.
 
2012ko ekainean, [[Asturias]], [[Leon]] eta komunitate batzuetako ikatz-[[mea|meatzariek]] protesta biziak burutu zituzten gobernuak ikatz-meagintzan egin beharreko diru-laguntzen murrizketen aurka, euren lanpostuak kolokan jarriz. Errepide-mozketak eta segurtasun-indarrekin istilu larriak izan ziren protesta horietan. [[Madril]]erainoko ibilaldi bat ere antolatu zen, non ehundaka meatzarik hartu zuten parte; ibilaladiaren bukaerako manifestazioan istilu larriak izan ziren meatzarien aldekoen eta poliziaren artean.