Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
28. lerroa:
}}
 
'''Karolingiar Inperioa''' [[Karlos Handia]] errege [[frankoak|franko]] erregeak [[800]]ean sortutako [[inperio]]a da, [[Aita Santua]]k hala izendatutakoan. Egungo [[Frantzia]], mendebaldeko [[Alemania]] eta [[Italia]] mendean edukita, [[Antzinako Erroma]]n galdutako maila politikoa, erlijiosoa eta kulturala berreskuratzeko saioa izan zen, [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]aren aurrekari.
 
== Konkistak ==
Frankoen erregetza [[merovingiar leinua]]ren esku zegoela, [[pipindarrakpepindarrak]], [[Austrasia]]ko familia bat, gero eta boteretsuago bilakatu ziren. [[Meuse]] ibaiaren ertzeetan 90 soro handi baino gehiago edukita, parerik gabeko aberastasuna eskuratu zuten pipindarrekpepindarrek. HonelaHala, [[HerstalgoPepin PipinHerstalgoa]] Austrasiako jauregiko jauna bihurtu zen [[679]]an, eta [[687]]an [[Neustria]] ere kontrolpean izan zuen, ''frankoen printzea'' titulua hartuta. Familia honek kanpoko kanpainak burutu zituzten sehaskan zegoen inperio hau ez desegitearren. [[CharlesKarlos Martel]] semeak neustriarren matxinadei eutsi zien eta [[frisia]]rrak, [[alamanak]], [[burgundiarrak]] eta [[proventza]]rrak garaitu zituen.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, Hachette 2003, p. 44-45</ref>
 
CharlesKarlos Martelen garairako frankoen erresuma handia zen, oso. Menpean edukitzeko, [[sistema feudal]]a erabili zuen, geroago [[mendebaldeko Europa]]ra zabaltzekoa zena. Halaber, garaian izan zuen mehatxurik handiena gainditu ahal izan zuen Martelek. Izan ere, [[arabiaarabiar]]rrekrek, [[Iberiar Penintsulapenintsula]] [[Iberiar Penintsulako konkista musulmana|konkistatutakoan]], [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldean sartu ziren harik eta frankoek Martel buru zeukatela [[732]]an [[Toursko gudua]]n geldiarazi zituzten arte. Garaipenak garaipen, CharlesKarlos Martelek errege titulua hartu ez zuen hartu, baina [[PipinPepin Laburra|PipinPepin III.a]] semeak bai, azken errege merovingiarra kanporatu ondoren. HonenHaren semeak, [[Karlos Handia]]k, enperadore titulua hartu zuen.
 
Karlos Handiak aurrekoek izan zuten arazo bera eduki zuen: haren menpeko lurraldea hain zabala izanda, tokian tokiko [[noblezia]] haren aurka altxa zitekeen. Hori ekiditzearrenekiditearren, konkistari ekin zion, iparraldean eta ekialdean ([[Bavaria]]n, [[Saxonia]]n eta [[Frisia]]n), mendebaldean ([[Bretainiako marka]]n) eta hegoaldean ([[Hispaniako marka]]n). Honela, lur berriak bereganatzen zituen eta nobleen artean banatzen zituen, baldin eta noblea hildakoan lurrak erregearen menpera bueltatzen baziren, beste noble bati eman ziezaion. Orobat, ''missi dominici'' izeneko ikuskariak bidaltzen zituen erresuma osoan zehar nobleen jokabidea zaindu zezaten.
 
== Aita Santuekikosantuekiko aliantza ==
[[Fitxategi:Franks expansion.gif|left|300px|thumb|Frankoen inperioaren zabalkundea.]]
Frankoen jauregiko jaunen familia boteretsua zen, eta [[Eliza]]k leinu indartsu hau babestu nahi izan zuen zituen hiru mehatxuei ([[islam]]darrak, [[Bizantziar Inperioa|bizantziarrak]] eta [[lonbardarrak]]) aurre egiteko. Izan ere, Aita Santua bizantziar enperadorearen zaintzapean zegoen paperaren gainean, baina errealitatean une horretan [[Konstantinopla]]ren kezka nagusia musulmanen hedapena geldiaraztea zen. Hortaz, babesa hori gainetik kentzeko aukera probestubaliatu nahi zuen Elizak. <ref>Jean-Claude Cheynet L'exarchat de Ravenne et l'Italie byzantine</ref>
 
Gainera, [[Gregorio III.a aita santua]]ren eta [[ikonoklasia|ikonoklasten]] arteko gatazkak ([[Irudien auzia]]) [[Erroma]] eta [[Bizantzio]]ren arteko gatazka ere ekarri zuen. [[Leon III.a enperadorea]]k [[Italia]]ra itsas armada bidali zuen haren agintea errespeta zezaten. Italiako hegoaldea [[Konstantinoplako patriarka]]ren agindupean paratu zuen, eta Aitaaita Santuarisantuari iparraldea, lonbardarren mendean, utzi zion. Baina azken horiek ere botere handia daukate eta Elizak mehatxutzat dauzka.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, Hachette 2003, p. 46</ref>
 
Beraz, Aitaaita Santuaksantuak CharlesKarlos Marteli laguntza eskatu zion, lonbardarrei aurre egiteko. Frankoen babespean jarri zuen bere burua, eta Italia konkistatzeko eskatu zien. CharlesKarlos Martelek "Oso Kristaua" titulua jaso zuen berarentzat eta ondorengoentzat, eta Elizaren eta fedearen babeslea bilakatu zen Aitaaita Santuensantuen irudikoz.
 
Haren semeak,seme [[PipinPepin Laburra]]k, [[750]]ean Zakarias aita santuari baimena eskatu zion azken errege merovingiarra tronutik kendu ahal izateko. [[Txilderiko III.a]] honela kanporatutakoan, PipinekPepinek Frankoen errege izendatu zuen bere burua [[Soissons]]en, baroien eta apezpikuen aurrean. [[752]]an, Aita Santuak, berriro, laguntza eskatu zien frankoei lonbardarren mehatxutik Erroma defenda zezaten. Berdin gertatu zitzaion Karlos Handiari, PipinenPepinen semeari hain zuzen. Italiako kontuetan sartu zuen eskua [[774]]an, eta Didier errege lonbardarra mendean hartu ondoren, Lonbardarren erregea bihurtu zen. Honela, Italiako zati bat azpiratu zuen.
 
[[Mendebaldeko Europa]]n inperioa berriro altxa zedin Elizaren papera funtsezkoa zen. PipinekPepinek eta Karlos Handiak lonbardarren aurkako gerrak Elizak eskatuta egin zituzten, baina frankoen eta Elizaren artek harreman onak lehenagokoak izan ziren. Izan ere, Klovis I.a [[Erroma]]ren nagusitasuna eta ortodoxia onartu zuen lehen errege [[antzinako germaniarrak|germaniarra]] izan zen.
 
Orobat, Karlos Handiak [[saxoi]] paganoen kontra ere egin zuen borroka [[fede]]a hedatzearren. Mundu kristauaren babeslea izanik, hura antolatzeari ere ekin zion Karlos Handiak: apezpikuak izendatzen zituen, ''[[Filioque auzia]]n'' horren alde agertu zen, [[Aachen]] hiriburuan eskola bat sortu zuen hainbat kontutan gutxieneko hezkuntza zabaltzeko... Hori guztia zela-eta, [[800]]eko [[abenduaren 25]]ean, Aita Santuak enperadore izendatu zuen Karlos.
55. lerroa:
Menpeko lurraldeak gobernatzeko egitura ona izan arren, karolingiarren inperioak ahuldade bat bazeukan: gerlarik egon ezean, [[Estatu]]ak ezin zuen adina aberastasun eskuratu [[basailu]]ei beharrezko ordainketak egiteko. [[Karlos Handia]]ren erregealdian, hortaz, borrokak etengabeak izan ziren, baita nobleen zein apezpikuen gaineko ikuskapena ere.
 
Baina [[LudovicoLudoviko Pio]] semeak lurren jabetza eman behar izan zuen, ez errentan lehen egiten zen bezala, basailuaren heriotzaren ondoren erregeak utzitako lur horiek berreskura zitzan.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, p. 66</ref> Honela, nobleek seme-alabei uzten zizkieten erregeengandik lortutako [[feudalismo|feudoak]], erregeen oniritzia beharrik gabe, eta inperioaren zatiketa aregotuz. [[LudovicoLudoviko Pio]]renPioren semeek elkarren aurka borroka egin zutenean, basailuen gaineko nagusitasunari eutsi ahal izateko, gero eta independentzia handiagoa eman behar izan zieten.
 
Inperioaren zatiketa ofiziala [[Verdungo Hitzarmena]]rekin etorri zen. Bake itun horretan, [[CarolusKarlos Handia|Karlos Handiaren]]ren hiru bilobak frankoen inperioa haien artean banatu zuten: [[Karlos Burusoila]]k mendebaldea hartu zuen, [[Luis Germaniarra]]k ekialdea, eta [[Lotario I.a]]k erdialdea (hiriburua eta frankoen jatorrizko lurrak barne), [[Italia]] eta enperadore titulua. Baina titulu horrek lehen zeukan boterea galdu zuen berehala. Aitzitik, erresuma ahulena suertatu zen Lotario enperadorearena, eta, honek gatazka gehiago eragin zituen, beraz.
 
Erresuma horien ahuldadeak areagotu ziren tokian tokiko noblezia indartu ahala. Izan ere, basailuen fideltasuna mantentzen lortzea gero eta zailago bilakatu zen, lur berriak konkistatu ezinik. Gauzak honela, enperadorearen titulua desagertu egin zen [[924]]an. Edonola ere, 38 urte igaro ondoren, frankoen ekialdeko lurraldeetan enperadore titulua berreskuratu zuen [[Oton I.a]]k [[962]]an, [[1806]]ra arte iraungo zuen [[Erromatar Germaniar Inperio Santua]] sortzeko.