Vangelis: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83.213.173.240(r)en 3318945 berrikuspena desegin da (Eztabaida) |
|||
27. lerroa:
Vangelisek 1970ean hasi zuen bere bakarkako lana, Aphrodite's Child desegin baino lehen, ''Dragon'' izeneko disko batekin. 1972an ''L´Apocalypse Des Animaux'' ''(Animalien apokalipsia)'' filmeko soinu bandarako musika grabatu zuen, eta harrezkero film, antzezlan eta balleterako musika egiten hasi zen. Urtebete geroago [[Londres]]a joan zen, eta Nemo estudioak zabaldu zituen, sintetizadore eta teklatuetan espezializaturik. 1976an ''Heaven And Hell ''diskoa argitaratu zuen, eta beste film baterako musika ere bai: ''La Fete Sauvage''. Disko hartan Yes taldeko kantari [[Jon Anderson]]ek hartu zuen parte. Hurrengo urteetan ''Albedo 0.39'' (1976), ''Spiral'' (1977) eta ''Beaubourg'' (1978) argitaratu zituen. 1980an Jon Andersonekin elkartu zen ostera ere, ''I Hear You Now'' kanturako eta ''Short Stories'' diskorako, arrakasta handiz, gainera.
1990eko hamarraldian ''The City'' (1990), ''1492: Conquest of Paradise'' (1992) filmerako soinu banda, ''Voices'' (1995, ''Ahotsak''), ''A Tribute To El Greco'' (1995), eta ''Oceanic'' (1996) ditu lanik aipagarrienak.
|