«Ante Pavelić»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Ante_Pavelić.jpg fitxategia kendu da, Thuresson wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.)
 
 
'''Ante Pavelić''' ([[Bradina]], [[Konjic]]etik hurbil, [[Austria-Hungaria]] —gaur egun [[Herzegovina]], [[Bosnia-Herzegovina]]—, [[1889]] - [[Madril]], [[Espainia]], [[1959]]) [[faxista]],kroaziar [[iraultzaile]]a eta [[politikari]]a izan zen.
 
== Bizitza ==
 
1920an, Zagreben abokatu-lanetan ari zela, [[Kroaziako Eskubideen Alderdia]]n sartu zen. 1927tik 1929ra diputatu izan zen [[Jugoslavia]]ko parlamentuan. 1929an, serbiar zentralismoaren aurka matxinatu zen, eta [[Italia]]ko erbestetik [[Ustaša]] izeneko eskuin muturreko mugimendua antolatu zuen. Talde horretako kideek [[Jugoslaviako Alexandro erregea]] hil zuten [[Marseilla]]n (1934). [[Ardatzeko potentziak|Ardatzeko]] armada Jugoslaviaz nagusitu zenean, 1941eko apirilean, Pavelić izendatu zuten [[Kroazia]] estatu independentearen buruzagi. Hala, [[Bosnia-Herzegovina]] osoa eta [[Dalmazia]]ko zati bat hartzen zuen Kroaziak alemaniar babesleen politikarekin bat egin zuen, eta barnealdean [[serbiar]] [[ortodoxo]]en eta [[judu]]en aurkako politika zapaltzailea eraman zuen aurrera. 1945eko maiatzean, Alemania garaitua izanik, Pavelićek ihes egin behar izan zuen.
 
== Erreferentziak ==
 
{{DEFAULTSORT:Pavelić, Ante}}
[[Kategoria:Abokatuak]]
 
[[Kategoria:1889ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1959ko heriotzak]]
86

edits