Talcott Parsons: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Talcott Parsons (photo).jpg|thumb|Talcott Parsons]]
Estatu Batuetako soziologoa (Colorado Springs, 1902 - Munich, 1979). Amherst College ikastetxean eta ''London School of Economics'' ikastetxean egin zituen ikasketak; Heidelbergeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Ekonomiako irakaslea izan zen Harvard Unibertsitatean (1931-1944 urteetan) eta Soziologia irakasle (1944-1949 urteetan). 1949. urtean ''American Sociological Society'' elkarteko lehendakari izendatu zuten. Funtzionalismo-estrukturalismoaren aitzindaria izan da soziologian; gizarteen ezaugarri orokorrak eta bereizgarriak aztertzeko sailkapen bat prestatzen saiatu zen. Soziologiaren alorrean eragin handia izan du Parsonsek Estatu Batuetan. <br />
==Teoria==
Teoria Parsoniarraren oinarria ekintza da. Ekintza zenbait faktoreren menpe dago, gizartean funtzio bat izatera eramaten dutena. Ekintza helburu bat lortzeko bidea da, nahiz eta ekintza gauzatzen duenak ez du beti bere helburua lortzen. Inguruko baldintzek eta bitartekoek hiru ekintza mota bereizten dituzte: instrumentala, aztertu eta sortu egiten dutenak; adierazleak, saritzea bilatzen dutenak, bideratzailea dena; eta morala, banakoaren kolektibitatea bilatzen duena.<br />