Talcott Parsons: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Talcott Parsons (photo).jpg|thumb|Talcott Parsons]]
Estatu Batuetako soziologoa (Colorado Springs, 1902 - Munich, 1979). Amherst College ikastetxean eta London School of Economics ikastetxean egin zituen ikasketak; Heidelbergeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Ekonomiako irakaslea izan zen Harvard Unibertsitatean (1931-1944 urteetan) eta Soziologia irakasle (1944-1949 urteetan). 1949. urtean American Sociological Society elkarteko lehendakari izendatu zuten. Funtzionalismo-estrukturalismoaren aitzindaria izan da soziologian; gizarteen ezaugarri orokorrak eta bereizgarriak aztertzeko sailkapen bat prestatzen saiatu zen. Soziologiaren alorrean eragin handia izan du Parsonsek Estatu Batuetan. <br />
# ==Teoria==
Teoria Parsoniarraren oinarria ekintza da. Ekintza zenbait faktoreren menpe dago, gizartean funtzio bat izatera eramaten dutena. Ekintza helburu bat lortzeko bidea da, nahiz eta ekintza gauzatzen duenak ez du beti bere helburua lortzen. Inguruko baldintzek eta bitartekoek hiru ekintza mota bereizten dituzte: instrumentala, aztertu eta sortu egiten dutenak; adierazleak, saritzea bilatzen dutenak, bideratzailea dena; eta morala, banakoaren kolektibitatea bilatzen duena.<br />
# ==Eragina==
Soziologiaren alorrean eragin handia izan du Parsonsek Estatu Batuetan,funtzionalismo-estrukturalismoaren aitzindaria izan baita.Teoria honek gizarteak autoerregulaziorako joera duela defendatzen du, eta baita haren elementuen (funtzioak, mugak, balioak) arteko interkonexioa ere. Gizarte baten buruaskitasuna oinarrizko beharren menpe daude, hala nola, haurtzaroaren babesa eta hezkuntza gizarteratzeko modu bat bezala ikustea.<br />
# ==Kritikak==
XX. mendeko soziologo garrantzitsuenetariko bat izan den arren, kritikak ere jaso izan ditu. Hauek gizarte aldaketei eta sortu dituzten gatazkei arreta gehiegi ez eskaintzeagatik izan dira. Bere obra soziologiaren arloko lehenetariko sintesi saiakera da, zeinetan Émile Durkheim, Max Weberren eta beste soziologo batzuen lanak aztertzen dituen. Parsonsen teoria kontserbadorea besterik ez dela esan da, Marx baztertzeko asmoz egin zena.<br />
==Lanak==
 
Obra nagusiak: ''Social System'' (1951, Gizarte-sistema), ''Politics and Social Structure'' (1960, ''Politika eta gizarte-egitura'').