Euskalerriaren Adiskideen Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
34. lerroa:
[[1765]]. urtean Gipuzkoan sortu eta Euskal Herri osora zabaldu zen [[Argien Mende]]ko elkartea. Elkartea jaio zen unean krisi larrian zegoen Euskal Herriko ekonomia egitura, [[Indiak|Indietako merkataritzak]] jo zuen beheraldiarengatik eta mendebaleko Europa guztira zabalduak ziren jadanik iraultza burgesa gauzatuko zuten ideia berriak.
 
''Euskalerriaren Adiskideak'' elkartea [[Frantzisko Xabier Munibe|Frantzisko Xabier Munibe Idiakez]] ''Peñafloridako kondeak'' [[Gipuzkoako Batzar Nagusi]]etan 1763-1764 urteetan aurkeztu zituen proiektuen arabera egituratu zen eta, hasieran, Gipuzkoako aitonen seme eta burges batzuek bultzatu zuten (Peñafloridako kondeak, [[Joaquin Maria Egia]] Narrosko markesak eta [[IgnacioManuel MariaIgnacio Altuna]]k bereziki). [[1766]]. urtean onartu ziren elkartearen estatutuak, [[Karlos III.a Espainiakoa]]ren onespenaz, eta zeregin hauek jarri ziren helburu nagusi gisa, garai hartako ideologia ilustratuari jarraiki: Euskal herrialdeetan arteak, zientziak eta arte ederrak zabaltzea; ezjakintasuna, nagikeria eta alferkeria ezabatu eta [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]ko herrialdeen arteko batasuna eta elkarkidetza sustatzea (elkarte horrek plazaratu zuen lehenengoz ''Irurak-Bat'' ikurra eta sinboloa). Ekonomia krisiarentzat irtenbide azkar modernoak bideratu nahi izan zituen hasieratik ''Euskalerriaren Adiskideak'' elkarteak, eta ezinbesteko iritzi zion horretarako maila guztietako ekoizpen teknikak berritzeari.
 
Euskal Herrian ordura arte bazter xamar egona zen teknologiari zegokionez ikerketa saio berezia eskatzen zuen modernotasun hark eta, horrenbestean, Europari begira jarri ziren elkarteko kideak irtenbide bila. [[Nekazaritza]] eraberritzeko asmoek finantza (finantza mailan ez zen proiektu bateratu sendorik bideratu; oro har, nork bere ahalen arabera finantzatu ziren proiektuak) eta egitura (nekazaritza sail txikien tradizioa hautsi ezina) mailako oztopo larriekin egin zuten topo eta industriari begira jardun zuten bereziki elkarteko arduradunek (burdinolak eraberritzea, ikatzarria erabiltzea, burdina lantzeko teknika berriak asmatzea).