Masaccio: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
19. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
'''Masaccio''', benetako izenez '''Tommaso di Ser Giovanni di Simone''', ([[San Giovanni Valdarno]], [[1401]]eko [[abenduaren 21]]
== Biografia ==
[[Fitxategi:Masolino 008.jpg|thumb|200px|left|''Sant'Anna Metterza'', 1425, Masolinorekin elkarlanean egindakoa.]]
Castel San Giovannin (gaur egun [[San Giovanni Valdarno]], [[Arezzoko probintzia|Arezzo]]) jaio zen, [[1401]]eko [[abenduaren 21]]ean. Aita Giovanni di Simone Cassai, lanbidez [[notario]]a, eta ama Jacopa di Martinozzo izan zituen. Aita [[1406]]an hil zen, Tommasok 5 urte besterik ez zituelarik, eta ama Tedesco di Mastro Feo botikariarekin ezkondu zen.
Adituek diote lehenengo lanak [[Masolino da Panicale|Masolino]] [[arezzo]]arraren lantegian osatu zituela, baina zalantza handiak daude horren inguruan, Masolinok Azken Gotikoko ezaugarriak baititu, hasierako lanetan batez ere. Beste iritzi batzuen arabera, Masacciok [[Mariotto di Cristofano]]ren eskutik ikasi zituen Lehen Berpizkundeko artearen berrikuntzak, eta hark aldarazi zuen, halaber, Masolinoren azkenaldiko estiloa. Dena den, badira Masacciok Masolinorekin elkarlanean egindako garrantzi handiko obrak, besteak beste, ''Sant'Anna Metterza'' ([[Uffizi Galeria]]), [[Branda di Castiglione]] kardinalearen kaperako freskoak (Erromako San Klemente eliza), [[Santa Maria Maggiore]]ko aldarerako poliptikoa (gaur egun, han-hemen sakabanatuta daude poliptiko horren atalak) eta abar.▼
▲
Masolinorekin ez ezik, garai hartako beste zenbait artistarekin ere izan zituen harremanak Masacciok, esate baterako, [[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]] eta [[Donatello]]rekin. Alabaina [[Giotto]]k izan zuen eragin handiena Masaccioren obran. Izan ere, Masacciok eskala handiko lanak egin zituen, hark bezala, eta konposizio zorrotza eta bolumen eskulturalak erabili zituen. Donatelloren eragina arroparen trataeran nabarmentzen da bereziki: arropaz estalitako gorputz biluziak pintatu ohi zituen, non arropak benetakoak balira bezala tolesten baitira. Irudiak, berriz, eskultura handien modukoak dira, eta Giottoren kutsua dute gorpuzkeran eta bolumenean. Brunelleschiren eragina, azkenik, arkitektura-moldeetan, perspektibaren trataeran eta espazio garbi eta arrazionalen erabileran antzematen da.▼
▲Masolinorekin ez ezik, garai hartako beste zenbait artistarekin ere izan zituen harremanak Masacciok, esate baterako, [[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]] eta [[Donatello]]rekin. Alabaina, [[Giotto]]k izan zuen eragin handiena Masaccioren obran. Izan ere, Masacciok eskala handiko lanak egin zituen, hark bezala, eta konposizio zorrotza eta bolumen eskulturalak erabili zituen. Donatelloren eragina arroparen trataeran nabarmentzen da bereziki: arropaz estalitako gorputz biluziak pintatu ohi zituen, non arropak benetakoak balira bezala tolesten baitira. Irudiak, berriz, eskultura handien modukoak dira, eta Giottoren kutsua dute gorpuzkeran eta bolumenean. Brunelleschiren eragina, azkenik, arkitektura-moldeetan, perspektibaren trataeran eta espazio garbi eta arrazionalen erabileran antzematen da.
Artista horien eragina izateaz aparte, bere ekarpenak ere egin zituen Masacciok. Oro har, irudi luzeak, soilak eta indar handikoak marraztu zituen, eta bikain landu zuen argia. Horrek guztiak itxura monumentala eta arrandia lasaia ematen die bere lanei. Masaccioren margolanetan, hiru dimentsioko errealitatearekin egiten dugu topo, errealitate bolumetrikoarekin, alegia, eszenak ez baitira infinituan irudikatzen eta baztertu egiten baitituzte [[Erdi Aro]]ko transzendentzia-asmoak. Masaccioren irudiek benetako espazioa hartzen dute, haien kokapena perspektiba linealaren eta koloreen kontrastearen bidez osaturiko espazio benetako eta historikoa baita.
Masaccio Erroman hil zen, [[1428]]ko udan, 27 urte besterik ez zituela. Vasarik pozoitu zutela iradoki zuen. [[1443]]an, Florentziako Santa Maria del Carminen ehortzi zuten eta, aurrerago, bi epigrama ezarri zituzten, bata latinez eta bestea, Anibal Carorena, italieraz<ref name=VAS></ref>:
:Pinsi, e la mia pittura al ver fu pari;<br />
:l'atteggiai, l'avvivai, le diedi il moto,<br />
:le diedi affetto; insegni il Buonarroto<br />
:a tutti gli altri, e da me solo impari.
==Margolanak==
[[Fresko]]ak margotu zituen, batez ere, ''Hirutasuna'', ''Adan eta Eva paradisutik egotziak'' eta ''Txanponaren zerga'', baina ohol gaineko zenbait lan aipagarri ere utzi zuen, besteak beste, ''Madonna tronuan'' eta ''Maddona haurrarekin eta aingeruekin'' (National Gallery, Londres).
67 ⟶ 76 lerroa:
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Masaccio}}
|