Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (Bot: Modificando ca:Concert Econòmic por ca:Concert econòmic; aldaketa kosmetikoak
189. lerroa:
Lege horrek, artikulu bakarrekoa, aurretiko testuekiko berrikuntza nabarmenak ekarri zituen. Zioen adierazpenean Itunaren eskubide historikori buruzko izaera azpimarratzen zen, foru araugintzarekiko ahalmena zabalduz eta Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko finantza fluxuak arautzeko beharrizana agertuz, baina guztietatik elementurik garrantzitsuena zalantzarik gabe Ituna mugarik gabe ezartzearekikoa izan zen. 1886an jada horrela izan zen, baina berrikuntza jakin batzuk izan aurretiko hilabeteetan tirabira une jakin batzuk sorrarazi zituzten iraungitze-epeak ezarri ziren. Horrela, akordioa mugarik gabekoa da nahiz eta Ekonomia Itunerako [lehenago Kuporakoa zena] Bitariko Batzordean adostasunezko aldaketabideak dituen. Planteamendu hori izan zen erapidetzaren hasieratik Aldundiak tinko eutsi zioten gaietariko bat, Itunaren elementu kontingentea baino ez zela aldatzen (hitzartutako zergak eta kupoa), eta ez akordioa bere izaera horretan, ulertzen baitzuten.
 
2002ko akordio horretan Estatuaren zerga-eskumenak murriztu egin ziren (inportaziorako eskubideak edota Berariazko Zergekiko inportaziorako zergak eta BEZa) Ikuskatze Gorena (inoiz ondo argitu gabeko adigaia) Kontzertuaren aplikazioan (5. artik.) erretserba eginez. Itunaren beraren egiturazkoagoa den beste berrikuntza bat 1981. urtean zati bi izan zituen bezala, zergak eta kupoa, oraingoan hiru zati bereizten dituela ikustea da: zergak, finantza harremanak (ez kupoa bakarrik) eta beste ezezaguna den Batzordeen eta Ebazpen-Batzordearena.
 
Zergei buruzko lehen atal honetan (1. Art.tik 47ra), arau orokor batzuen ondoren, erabili beharreko araudiaren, zergaz zerga, eta euretariko bakoitzaren ordainarazpenarekiko zehaztasunetan sartzen da: PFEZ, Sozietateak, Estatuan bizi ez direnen Errenta, Ondarea, Oinordetza eta Emakidak, BEZ, Ondare-Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga, Aseguruen Etekinen gaineko Zerga, Berariazko Zergak, Hidrokarburo, Joko eta Tasa jakin batzuen Salmenta Minoristei buruzkoetan alegia. Udal-zergak ere Jatorrizko Lurraldeetatik araututzat ematen dira (Ondasunak, Mugiezinak, IAE, Trakzio mekanikoa…).
195. lerroa:
Bigarren atalean Finantza harremanez jarduten da, oinarri nagusi batzuk aintzat hartuz: Euskal Herriko Erakundeen zerga- eta finantza-autonomia eta elkarkidetasunari itzala Konstituzioan eta Estatutuan aurreikusitako terminoetan, aurrekontu-egonkortasunaren gaietan Estatuarekin lankidetza eta koordinazioa eta Euskal Herriko Erakundeengandik Udalenganako finantza babesaren esleipena, inola ere beheragoko autonomia mailarik izaterik ez dela. Kupoari dagokionez bere oinarria mantentzen du: bost urteko eperako ezarritako osoko kupoa, hau da, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen ez dituen Estatuaren zama guztiengatiko urtero eguneratzen den zerga ordaina.”
 
Hirugarren atalean Itunean abiarazten diren batzordeak zehazten dira. Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordea, Euskadiko ordezkaritzaren (Aldundi bakoitzetik ordezkari bana eta Eusko Jaurlaritzatik beste hainbeste), eta Estatukoaren artean paritarioa, erabakiak ahobatez onartzen ditu. Batzorde horrek ebazten ditu Itunaren aldaketak eta bost urterik behineko kupoaren metodologia ere. Batzorde horri, zortzi kidez (erdiak Euskal Herrikoak –Aldundi bakoitzeko bana eta bestea Eusko Jaurlaritzatik– eta Estatukoek) osatuta dagoen eta zergen argitalpenena izan aurretik zerga-araudiaren egokitzapenaz arduratzen den Arauen Ebaluazio eta Koordinaziorako Batzordea atxikitzen zaio. Azkenik, Ogasun Ministerioak eta Ogasun Sailburuak izendatutako hiru kidez osatutako Ebazpen-Batzorde bat antolatzen da. Batzorde hori sei urtetarako izendatzen diren itzal handidun adituz osatuta dago eta Administrazioen arteko gatazkak konpontzearekiko ardura dute.
 
Bost urtetan zehar indarrean egonik 2007ko uztaileko aldezaurreko akordioaren ondoren aldatu egin zen eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartu zuen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzera zetorren urriaren 25eko 28/2007ko Legez onartu zen. Kupoaren Bosturteko Legea berritzeaz gain, Euskadiko eta Espainiako administrazioek Batzorde Europarraren zerga-eskakizunei erantzuna emateko formulazioa adostu zuten, Ekonomia Ituna aurrekontuekiko egonkortasun gaietan egokitzea erabaki zuten eta Itunean aurreikusita egonik abiarazi gabeko Ebazpen-Batzordearen osaketa ere erabaki zen<ref>http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?id=BOE-A-2007-18576</ref>.
236. lerroa:
[[Kategoria:Foru zuzenbidea]]
 
[[ca:Concert Econòmiceconòmic]]
[[en:Basque Economic Agreement]]
[[es:Concierto económico]]