Sandro Botticelli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa:
[[Florentzia]]n lan egin zuen beti, [[Erroma]]ra egindako bidaia batean izan ezik; bidaia hartan ''"Moisesen bistona"'' margotu zuen [[Kapera Sixtinoa]]n, bere garaiko maisu famatuenekin batera.
 
Botticellik harreman estua izan zuen [[Medici]]tarrekin; ''Medici zirkulua'' deitu zuteneko margolari gogokoena izan zen, eta [[MedicikoLorentzo LorenzoMedici]]rentzat margotu zituen bere lan profano ospetsuenak (''"Udaberria"'' , ''"Venusen jaiotza"''). Baina [[XV. mende]]aren bukaeran Florentzian gertatu ziren gatazkek biziki asaldatu zuten margolaria. Hala, Lorenzo hil zenean ([[1492]]) eta haren seme Piero egotzi ([[1494]]), erabat desegin zen Botticelli maisu gogokoentzat hartu zuen mundu hura.
 
Lehen lanak [[Filippo Lippi]]ren eraginpean egin zituen: ''"Madonna Haurrarekin"'' asko egin zituen, Lippiren ereduari jarraituz. Nolanahi ere, Botticellirenak askoz arinagoak, finagoak eta bigunagoak dira. Ondorengoak dira Botticelliren lan nagusiak, ''"Udaberria"'' (1478 ing., [[Uffizi galeriaGaleria]]) eta "Venusen jaiotza" (1484 ing., Uffizi galeria). ''"Udaberria"'' margolanean antzinako mitoaren interpretazio guztiz harrigarria egiten du Botticellik. Mundu klasikoaren ikusmoldeak ez du zerikusirik berrogeita hamar urte lehenago [[Berpizkunde]]ko ''gurasoek'' zutenarekin: haientzat bazen gizadi berri bat, harmoniazko perspektiba batetik ikusia, eta, antzinako eraikinak aztertuz eta neurtuz, haren legeak bilatu nahi zituzten. Botticelliren unibertso klasikoa, aldiz, berriz oroitzapen nostalgikoa da, ihesbide bat. Botticelliren estilo horrek ''"Venusen jaiotza"'' lanarekin jo zuen gorena, ile horailean gauzatzen dena bereziki.
 
Botticelli ezin zen aurrerago joan krisian sartzearen arrisku gabe. Eta krisia gertatu egin zen. Izan ere, jende gehienak ez zituen ulertu Botticelliren obra handiak. [[1494]]an, [[Girolamo Savonarola]], erlijio erreformaren bultzatzaile sutsua, obra horien kontra hasi zen predikatzen, eta Florentziako hiria gobernatzen zuen zirkuluaren ''paganismoaren gurtzaren'' kontra. Botticelli bera Savonarolaren jarraitzaile egin zen, eta esaten da bere koadro ''pagano'' asko erre zuela. Azken obrak, ''"Jaiotza mistikoa"'' (1501, [[National Gallery]], [[Londres]]) eta ''"Santa Zenobiaren bizitzako eszenak"'' (1500-05 ing., museo askotan) adibidez, aurrekoen oso bestelakoak gertatzen dira, kolorearen intentsitate eta gogortasunean, eta orobat margolanen helburu moralizatzailean.