Paolo Soleri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
1. lerroa:
Italiar'''Paolo arkitektoaSoleri''' ([[Turin]], [[1919]]ko [[ekainaren 21]]a) Italiar arkitektoa. Bere jaioterriko Eskola Politeknikoan egin zituen ikasketak. 1947an, Estatu Batuetara joan zen [[Frank Lloyd Wright]] arkitektoaren estudioan lan egitera (Arizona). Baina urte horretan bertan lan hori utzi eta [[Mark Mills-]]ekin batera basamortura joan zen. Basamortuan egin zuten beren lehenengo lana, burujabetasunaren sinbolo izango zena: harlanduzko[[harlandu]]zko zutabe bat. Arizonan, ''Dome House'' eraiki zuten. Etxe hura erabat lurperaturik zegoen, eta gainean aluminiozko eta beirazko kupula bat zuen, Wrighten arkitektura organikoaren teorien arabera eraikia. 1949an, [[Carolyne Woods-]]ekin ezkondu zen eta Turinera itzuli zen. Italian bost urte egin zituen, eta urte horietan hainbat lan egin zituen, marrazkiak oihalean, zeramika eta camping karabana bat ere asmatu zuen, ''Leoncino''. Karabana horretan [[Vietri sul MareraMare]]ra joan zen (Salernotik[[Salerno]]tik hurbil), eta han, 1953an, zeramika-fabrika bat eraikitzeko enkargua eman zioten. Wrighten [[Solomon R. Guggenheim Museoa|Guggenheim Museoaren]] espiral-planoan oinarritu zen lan hartarako.
 
1955. urteaz geroztik Estatu Batuetan bizi izan zen berriz ere, Scottsdalen[[Scottsdale]]n (Arizona). Han kanpai-fabrika bat sortu zuen eta Eart House eraiki zuen (lurpeko beste etxe bat), Cosanti fundazioaren zentroa izango zena. Hiri utopiko baten proiektua egin zuen: bi milioi lagunentzako hiria zen, eta goi-ordoki batean kokatu zuen (''Mesa City Project'', 1958). Proiektu harengatik Graham Foundationaren saria irabazi zuen, eta ondoren, 1964 eta 1967an, Guggenheim-Grant saria. Beste megalopolis utopiko batzuen ikerketan aritu zen (Asteromo, Babelhoah, Veladiga, Babel B), eta hala, 1960an megaegituren mugimenduaren lehenengo lekuetan egon zen. Bere marrazkiak eta maketak Washingtoneko Corcoran galerian erakutsi ziren 1970ean. Erakusketa haren bidez Cosanti fundazioa ezagutarazi zen. Fundazio horrek [[Arcosanti]] proiektua jarri zuen abian 1970ean. Egitasmo hura etorkizuneko hiri baten proiektua zen: basamortuan eraiki zen (Cordes Junction, Arizona), eta poliki-poliki eraiki zuten Soleri buru zen komunitate mistikoko dizipuluek. Energia-arazoak konpontzeko, Solerik eguzki-energiaren inguruan egin zituen aurkikuntzak erabili ziren. Arcosanti fundazioak, bestalde, aldizkari bat argitaratzen zuen 1974. urteaz geroztik, ''Arcosanti Newsletter'', arkitektura-sari ugari izan zituena.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{DEFAULTSORT:Soleri, Paolo}}
[[Kategoria:Italiako arkitektoak]]
[[Kategoria:Turindarrak]]
[[Kategoria:1919ko jaiotzak]]
 
[[ar:باولو سوليري]]
[[ca:Paolo Soleri]]
[[da:Paolo Soleri]]
[[de:Paolo Soleri]]
[[en:Paolo Soleri]]
[[es:Paolo Soleri]]
[[fa:پائولو سولری]]
[[fr:Paolo Soleri]]
[[it:Paolo Soleri]]
[[ka:პაოლო სოლერი]]
[[xmf:პაოლო სოლერი]]
[[pt:Paolo Soleri]]
[[sk:Paolo Soleri]]
[[fi:Paolo Soleri]]
[[sv:Paolo Soleri]]