Ennis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: he:אניס (עיר)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
33. lerroa:
| metropolia =
| altuera =
| biztanleria = 24.25325360
| urtea = 20062011
| dentsitatea =
| web = http://www.visitennis.com/
}}
'''Ennis/Inis''' ([[irlandera]]z ''Inis'') [[Irlandako Errepublika]]ren seigarren hiririk handiena eta hego-mendebaldean dagoen [[Clareko konderri]]arenko hiriburu eta hiri nagusia da, herrialdeko hego-mendebaldean kokatutakoa. Ennis udalerria [[Shannon aireportua|Shannon aireportutik]] 19 kilometro eskasetara dago, baita [[Moherreko Amildegiak|Moherreko amildegiak]], [[The Burren]] eremua, [[Dromoland gaztelua]] edota [[Bunratty gaztelua]] turismo gunetatik oso hurbil ere. 2005 urtean Irlandako hiri garbiena izendatu zuten. Ennisek 25.360 biztanle ditu (2011).
 
== Etimologia ==
[[Irlandera]]zko ''Inis'' izenak "uhartea" esan nahi du, izan ere [[Fergus ibaia]]ren Clonroad uhartean altxaturiko [[frantziskotar]] monasterio baten inguruan sortu baitzen.
 
== Historia ==
Thomond Erresumako agintari zen O'Brian familiak XII mendean [[Limerick]] utzi eta Clonroad uhartean beren egoitza eraiki zuten. 1240an lurrak eman zizkien frantziskotarrei bertan monasterioa altxa zezaten. Inguruko ikasleak monasteriora etortzen ziren Teologia ikasketak egitera eta inguruan herria eratzen hasi zen. Harresirik ez zeukanez merkatari katolikoak aske ziren bertara etortzeko, gainontzeko herri hesituetan ez bazuten bizitzeko baimenik lortzen. Honek herriari garapen handia eman zion, harik eta XVI mendeko [[Erreforma Protestantea]]ren eraginek monasterioak itxi ziren arte.
 
[[Elisabet I.a Ingalaterrakoa]]ren erregealdian [[Clare konderria|Clare]] konderri izendatua izan zen eta Ennis aukeratu zuten hiriburu izateko. 1610tik aurrera feriak eta merkatua izateko eskubideak jaso zituen.
 
== Ondasun nabarmenak ==
* '''Alde zaharra:''' [[Erdi Aro]]ko kale estuek osatzen dute Ennisen alde zaharra eta muturrean San Pedro eta San Pabloren katedrala dago. Gaur egun hainbat kale peatonalizatu dituzte.
* '''[[Dromoland gaztelua]]:''' Ennistik 13 kilometro hego-ekialdera dagoen [[Newmarket-on-Fergus]] herriko gaztelu ederra da. 1835ean eraiki zuten.
* '''[[Bunratty gaztelua]]:''' Mac Namara familiak 1425ean eraikitako gaztelua da, hau ere Ennistik gertu, Bunratty herrian hain zuzen ere.
 
== Jaialdiak ==
Maiatza bukaeran urteko irlandar musika tradizionalaren ''Fleadh Nua'' jaialdia izaten da.
 
== Hiritar ezagunak ==
* [[William Mulready]] (1786-1863), margolaria
* [[Harriet Smithson]] (1800-1854), aktoresa
 
== Hiri senidetuak ==
* {{herria|AEB|Phoenix}}
* {{herria|AEB|Clare (Michigan)}}
* {{herria|Frantzia|Saint-Paul-de-Fenouillet}}
* {{herria|Australia|Clare (Hego Australia)}}
 
== Iruditegia ==