«Calatravako Ordena»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: '''Calatravako Ordena''' Raimundo de Fitero abadeak XII. mendean Gaztelako Erresuman gaur egungo Ciudad Realetik gertu dagoen Calatrava hiribildua babesteko...)
 
[[Fitxategi:Calatravo 9.jpg|thumb|Calatravako Ordenako zaldun baten irudikapena.]]
 
 
'''Calatravako Ordena''' [[Raimundo de Fitero]] abadeak [[XII. mendea]]n [[Gaztelako Erresuma]]n gaur egungo [[Ciudad Real]]etik gertu dagoen [[Calatrava]] hiribildua babesteko hasierako helburuarekin sortutako [[ordena militar]] eta erlijiosoa da. [[Zistertar]] ordenen taldekoa da, eta gaur egun soilik ohorezko eta noblezia izaera du.
 
== Historia ==
Bere jatorria ekintza heroiko batean du. Calatrava hiria, [[Guadiana]] ibaiaren ondoan, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]k [[1147]]an kendu zien musulmanei. Musulmanen aurrean Toledoren gotorleku aurreratu bezala tokiak zuen garrantzi estrategikoaren ondorioz zenbait magnatek denbora laburrez euren eskuetan eduki ondoren, erregeak bere defentsa [[1150]]ean [[Tenpluko Ordena]]ri emanez ziurtatu nahi izan zuen, garai hartan armada erregularrik ez baitzegoen, eta mugako eremuak birpopulatzea ere ez zen erraza. Urte batzuk beranduago, islamiar bultzadaren aurrean, Tenpleak enpresa galdutzat eman zuen, eta gotorlekua Alfontso VII.aren oinordekoa zen [[Antso III.a Gaztelakoa]]ri itzuli zion.
[[Fitxategi:Villafranca-definiciones.jpg|thumb|Calatravako Ordena eta Zaldieriaren definizioa Madrilen 1652an ospatutako Kapitulu Orkorraren arabera, erregearen grabatzailea zen [[Pedro de Villafranca]]n sinatutako azaleko irudia: ''Petrus Villafranca Malagón sculptor Regius Alcobrice in Calatravensi Provincia natus sculpsit'', Madrid, 1660. [[San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia]].]]
 
Sortutako egoera eta islamiar arriskuaren aurrean, honek bere gizonik garrantzitsuenak bildu zituen eta Calatrava bere defentsaz arduratzen zenari eskaini zion. Nobleen sorpresa eta txantxen artean, Raimundok, [[Fiteroko monasterio|Fiteroko zistertar monasterio]]ko abadea zena, bere monasterioko monjea zen [[Diego Velázquez]]ek animatua, aurretik gerlaria izan zena, erronka onartu zuen. Alternatibarik ez zegoenez, erregeak bere hitza bete zuen, Calatrava Fiteroko monjeei emanez [[1158]]an [[Almazan]]en eginiko dohaintza bidez. Eurek, euren aldetik, denbora gutxian 20.000 monje eta soldaduzko armada bat osatu zuten, Diego Velázquezek Calatravatik gertu antolatzea lortu zituenei Don Raimundok [[Aragoiko Erresuma]]n bildu zituenak elkartuz. Jendetza horren aurrean, arabiarrek guduan sartzeari uko egin zioten, hegoalderantz erretiratuz.
 
Calatrava defendatzeko konpromezua mantentzen zenez eta, denborarekin, zaldunak buruzagi bezala Zisterreko abade bat izatearekin eta monjeen artean bizitzearekin ados ez zeudenez, Ordenako Maisu bat aukeratu zuten. Monjeak [[Ciruelos]]era eta zaldunak [[Ocaña]]ra erretiratu ziren, non ordena militar bihurtu ziren, tokiko izena jaso zuen lehen hispaniar ordena. Ordenako lehen Maisua [[Don García]] izan zen, Zisterra eta Aita Santuagandik lehen araua jaso zuena. Arau honek, zistertar ohituren gainean laikoentzat egokitua, zaldunei, hiru boto erlijiosoez gain (obedientzia, kastitatea eta pobrezia) logelan, errefektorioan (jangela) eta otoitzgelan isilik egotea, astean lau egunetan barau egitea, euren armajantziarekin lo egitea, eta, jantzi bakar bezala, zistertar habitu zuria zitorioritutako gurutze beltz sinple batekin (ondoren gorria) eramatea: muturretan [[zitoriori]]ak zituen greziar gurutze bat, [[XVI. mendea]]n gaur egun ezagutzen den bezala egituratu zena.
 
[[Fitxategi:Calatravaigle.jpg|thumbnail|300px|Calatrava la Nuevako gazteluko eliza.]]
[[Zorita de los Canes]] gotorlekua eta bere alfoz guztia [[1174]]an eman zizkien [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k calatravatarrei, almohadeek azken bi urteetan eginiko erasoen ondoren [[Tajo]] ibaiaren ekialdeko muga guztia babesteko. [[1180]]an errege berak Zoritari forua eman zion.
[[Fitxategi:Parador National in Alcañiz.jpg|thumbnail|300px|[[Calatravatarren Gaztelua]] [[Alcañiz]]en; gaur egun [[Turismo Paradorea]].]]
 
[[1179]]an [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k [[Alcañiz]]eko gaztelua eman zion Calatravako Ordenari musulmanen aurkako bere zerbitzuengatik sari bezala.
=== Guadalajarako probintzian ===
*[[Zorita de los Canesko gaztelua]]. Andalusiar jatorriko gazteluak Tajoren ibi bat domeinatzen du eta Alfontso VIII.ak eman zion ordenari [[1174]]an, "Enkomienda Buru" bihurtuz. Erdi Aroan zehar Ordenako alderdi ezberdinen arteko gatazken lekuko izango zen. Jada XVI. mendean, [[Filipe II.a Espainiakoa]]k [[Ruy Gómez de Silva]]ri kendu zion. Gaur egun hondakinetan dago, garai batean izan zuen handitasun eta hedadura nabaritzea eragozten ez duen arren. Oraindik ikus daitezke calatravatar kapera, uraska, putzua, iparraldeko dorre albarranarra, antzinako islamiar albakarra, emirerri eta kaliferri garaiko paramentuak, etab...
 
[[Fitxategi:Iglesia de las Calatravas (Madrid) 01.jpg|thumbnail|200px|Calatravatarren Eliza (Madril)]]
 
=== Madrilgo probintzian ===
15.106

edits