Permakultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
* Pertsonen beharrei erantzutea baina eragilketarik gabe, gehiegikeririk gabe.
* Soberakinak konpartizea: naturan egiten den bezala, soberan gelditzen dena bestei eman diezaiekegu haiek erabiltzeko.
Permakulturaren erantzuna normalean erantzun osoa da eta, horregatik, [[ekoherrixka|ekoherrixken]] ideia oso lotuta dago haren filosofiaz.
[[Fitxategi:Intercropping coffee tomatoes.jpg|thumb| Kafe eta tomate landareak nahastuta: permakulturak kultiboen oreka bilatzen du.]]
== Permakultura, disziplina arteko filosofia ==
19 ⟶ 20 lerroa:
 
Aurrekari horiekin, XX.mendeko 70ko hamarkadan, Australian, bi ekologista, [[Bill Mollison]] eta [[David Holmgren]], [[bigarren mundu gerra]] ondorengo nekazal sistema berriak oso agresiboak zirela konturaru ziren. Urte horietan nekazal ustiapenak ikuspuntu industrial batetik planteatzen ziren eta lurren etorkizuna ez zen kontutan hartzen. Bi ikerlari hauen ustez ekoizpen sistema horiek urak eta lurrak pozointzen ari ziren eta lurra bera txirotzen ari zen; bestetik [[biodibertsitate]]a bera arriskuan jartzen zuen plantemendu horrek. Ausnarketa eta [[Tasmania]]n egindako esperientzia horien ondorioz, 1978an, ''Permaculture One'' liburua argitaratu zuten.<ref>[[Bill Mollison: Permaculture One: A Perennial Agriculture for Human Settlements (with David Holmgren, Trasworld Publishers, 1978). ISBN 978-0-938240-00-6</ref> Liburuak arrakasta handia izan zuen. Ondoren, aldizkari bat argitaratu zuten, ''The International Permaculture Magazine'', eta laster eztabaida [[Australia]] osoan zabaldu zen. Permakultura habitat sustengarriak sortzeko tresna moduan ikusi egin zen. Hasierako arrakasta honen ondoren liburu gehiago etorri ziren eta permakulturare oinarriak mundu osoan zabaldu ziren; denbora laburrean ehun estatutan permakultura taldeak sortu ziren.
 
== Permakulturaren 12 hastapenak ==
Mandamendu izango balira bezala permakultura 12 hastapen ditu. Hona hemen guztiak banan-banan:<ref>http://www.ecoagricultor.com/2012/08/los-12-principios-que-rigen-la-permacultura/</ref>
* 1. Behatu eta eragin-trukatu.
* 2. Lortu eta bildu energia.
* 3. Onurak eskuratu
* 4. [[Autoerregulazio]]a ezarri eta [[atzeraelikadura]] onartu.
* 5. Zerbitzuak eta [[baliabide]]ak erabili eta ondo baloratu.
* 6. Hondakinik ez sortu.
* 7. Ereduak ondo diseinatu, xehetasunak kontutan hartuta.
* 8. Banandu baino gehiago integratu.
* 9. Konponbide txikiak eta geldoak erabili.
* 10. Dibertsitatea baloratu eta erabili.
* 11. Ertzean, marginalitatean dagoena ondo baloratu.
* 12. Aldaketei erantzun eta hauek erabili.
 
== Erreferentziak ==