Permakultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb| Permakulturaren oinarriak [[mandala batean jasota.]] '''Permakultura''' gizakiok Lurrean kokatzeko sistema sustengarria eta armonikoari deri...
 
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
Precursores
[[1929]]an [[Joseph Russell Smith]]ek ''Tree Crops: A permanent agriculture'' liburua argitaratu zuen. Lan horretan bere zuhaitzekin izandako esperientzia jaso zuen. Haren ustez mundua elkar lotutako sistema konplexu bat zen. Liburu horretan zuhaitz eta laborantza arteko konbinaketa proposatu zuen, zuhaitz azpian landareak lantzeko aukera. Mende bereko hirugarren hamarkadan [[Japonia]]n [[Toyohiko Kagawa]]-k proposamena praktikara eraman zuen. Hauek izan ziren permakulturaren hastapenak.
 
Aurrekari horiekin, XX.mendeko 70ko hamarkadan, Australian, bi ekologista, Bill Mollison eta David Holmgren, bigarren mundu gerra ondorengo nekazal sistemak oso agresiboak zirela konturaru ziren. Urte horietan nekazal ustiapenak ikuspuntu industrial batetik planteatzen ziren eta lurren etorkizuna ez zen kontutan hartzen. Bi ikerlari hauen ustez ekoizpen sistema horiek urak eta lurrak pozointzen ari ziren eta lurra bera txirotzen ari zen; bestetik biodibertsitatea bera arriskuan jartzen zuen plantemendu horrek. Ausnarketa eta [[Tasmania]]n egindako esperientzia horien ondorioz, 1978an, ''Permaculture One'' liburua argitaratu zuten.<ref>[[Bill Mollison: Permaculture One: A Perennial Agriculture for Human Settlements (with David Holmgren, Trasworld Publishers, 1978). ISBN 978-0-938240-00-6</ref> Liburuak arrakasta handia izan zuen. Ondoren, aldizkari bat argitaratu zuten, ''The International Permaculture Magazine'', eta laster eztabaida Australia osoan zabaldu zen. Permakultura habitat sustengarriak sortzeko tresna moduan ikusi egin zen. Hasierako arrakasta honen ondoren liburu gehiago etorri ziren eta permakulturare oinarriak mundu osoan zabaldu ziren; denbora laburrean ehun estatutan permakultura taldeak sortu ziren.
 
== Erreferentziak ==