«Giovanni Boccaccio»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.2) (robota Erantsia: lij:Giovanni Boccaccio)
Boccacciok toscaneraz idatzi zituen literatura-lanak artea dira, sorkuntza, fantasia. Amodioa du gai nagusi, maitasunak betetzen baitzuen Giovanniren ordu arteko bizitza eta esperientzia, hala teorian nola praktikan, eta ez amodio platonikoa, baizik eta guztiz gizatiarra, haragiaren errealitatean oinarritzen zena, gorputza eta arima hartzen zituena; adimena akuilatzen zuena, desiratzen zen xedea erdietsi ahal izateko, horrek, askotan, drama edo tragedia-girora eramaten bazuen ere.
 
Boccaccioren lanak hibi talde handitan sailkatzen dira, olerkiak (mitologikoa: ''Caccia di Diana''; zaldunena: ''Filostrato''; epikoa : ''Teseida''; alegorikoa: ''Amorosa visione''; pastorala: ''Ninfale fiolesano'') eta eleberriak (abenturazkoak: ''Filocolo''; pastoral alegorikoa: ''Ninfale d Ameto''; «autobiografikoa»: ''Elegia di Madonna Fiammetta''), ia txandaka idatziak. Kronologia-ordenan irakurriz gero, antzematen da «perfekziobidearen» bila ibili zela (zalantzak, aurrerakadak, atzerakadak eta tupusteko aldaketak tartean zirela), gune sendoena bilatzen zuela bai forman eta bai edukian. Batzuetan, autobiografia nagusitzen zen (edo sasiautobiografia), besteetan erretorika; neurtitzez eta prosaz baliatzen zen; batzuetan, «latindu» egiten zuen hizkera, besteetan herritartu; nahiak eta grinak adierazten zituen beti, eta munduko gaiak tratatzen zituen harik eta (oharkabean, beharbada) irakurle burgesarentzat egokitzen zituen arte. Horrek guztiak ''Il Decamerone''-ko prosan jo zuen gailurra.
 
== Jakintza-arloko idazlanak ==
Anonymous user