Oxigeno likido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''1.-OXIGENOAREN AURKIKUNTZA:''' XVII eta XVIII mendeetan, ''Rober Hook''ek, ''Ole Borch''ek, ''Mijaíl Lomonósov''ek eta ''Pierre Bayen''ek oxigenoa ekoiztu zuten egindako zen...
(Ez dago alderik)

20:08, 30 urria 2012ko berrikusketa

1.-OXIGENOAREN AURKIKUNTZA: XVII eta XVIII mendeetan, Rober Hookek, Ole Borchek, Mijaíl Lomonósovek eta Pierre Bayenek oxigenoa ekoiztu zuten egindako zenbait esperimentutan, baina, inork ez zuen elementutzat hartu. Oxigenoa aurkitu zuen lehena, Carl Wilhelm Scheele suediar botikaria izan zen. Honek, oxigenoa (gas egoeran) merkurio oxidoa eta zenbait nitrato berotuz lortu zuen. Oxigenoari “Suzko airea” izena eman zion, eta bere berri, 1777an argitaratutako «Chemische Abhandlung von der Luft und dem Feuer» izeneko eskuizkribuan eman zuen, nahiz eta hau 1775an bidalia izan argitara emateko. Bitartean, 1774eko abuztuaren 1ean, Joseph Priestley britainiar elizgizonak, Eguzki-argia beirazko tutu baten barnean zegoen merkurio oxidora zuzentzen zuen ikerketa bat burutu zuen. Hau egitean, konturatu zen gas bat jaregiten zuela eta gas honek zenbait eragin zituela; besteak beste, kandelen suak indar gehiago edukitzea edota arratoiak gas hori arnastean, denbora gehiagoz eta gogotsuago bizitzea. Ondorio hauek ikusita, Priestleyek berak gasa arnastea erabaki zuen, eta hau izan zen sentitu zuena: “Gasaren sentsazioa nire biriketan ez zen, itxuraz behintzat, aire arruntaren desberdina, baina, nire bularraldea bereziki arina eta lasaitua sentitu nuen denbora tarte batean”. Nahiz eta Scheele izan oxigenoa aurkitzen lehena, Priestleyi eman ohi zaio lehentasuna, bera izan bait zen bere aurkikuntzak argitaratzen lehena, 1775ean argitaratutako «An Account of Further Discoveries in Air» artikuluan.

2.-OXIGENOAREN LIKIDOTZEA: Louis Paul Cailletet izan zen oxigenoa likidotzen lehena, 1877an. Oxigeno tanta hauek lortzeko, Joule-Thomson prozesua erabili zuen; oxigenoa konprimituta zegoen hoztu egiten zuen bitartean. Prozesu honen bitartez, presioa eta hotza gehitzen zitzaion oxigenoari. Presio (760 mmHg) eta temperatura egokia (90.19 K-182.96 °C) lortzean, oxigeno tanta txiki batzuk ekoiztea lortu zuen Cailletetek.

Hala eta guztiz ere, oxigeno likido kantitate gogoangarri bat lortzen lehenak Krakóweko Unibertsitateko Zygmunt Wróblewski y Karol Olszewski irakasleak izan ziren, 1883ko irailaren 5an. 3.-LOUIS PAUL CAILLETET: Louis-Paul Cailletet (Châtillon-sur-Seine, 1832ko irailaren 21a – Paris, 1913ko urtarrilaren 5ª) fisikari eta asmatzaile frantsesa izan zen. Châtillon-sur-Seinen eta Parisen ikasketak egin ondoren, Parisko Goi-mailako Mina Eskola Nazionalean sartu zen. Ikerketei jarraiki, bere aitarekin ere lanean hasi zen, honek bi errementeria baitzituen. Ikerketa hauek guztiak Châtillon-sur-Seinen zuen laborategian egiten zituen. Ikerketa hauetan zebilela, gasen munduak erakarri zuen, eta eremu honetan egin zituen ekarpen handienak. 1877an, nitrogeno dioxidoaren urtze prozesua aurrera eraman zuen. Urte honetan bertan, oxigenoa eta hidrogenoa atmosferan urtzen, aire likidoa sortuaz. Kasu honetan, oxigenoa urtzeko, Raoul Pictetek erabili zuenaren prozesu desberdina erabili zuen. Honez gain, burdinaren propietate kimiko eta fisikoak aztertu zituen. Bere lorpenen artean, ondorengo hau dago: Eiffel dorrean mamometro bat ipini zuen, erortzen ari diren gorputzen airearen erresistentzia ikertzeko. Baita ere, hainbat gailu aztertu zituen, horra hor, kamera automatikoak, altimetroa eta airearen laginen biltzaileak, atmosfera ikertzeko. Lan hauek guztiak sarituak izan ziren, 1878an Davy domina eman baitzioten eta Frantziako Zientzia Akademiko kide izendatu baitzuten 1884ean. Cailleteten aurkikuntzak hotzaren industria modernoaren eta presio altuen inguruko teorien aitzindaritzat hartzen dira. Aurkikuntza hauen aplikazio zuzentzat, elikagaien kontserbazioa, organoen konzerbazioa, erregaien biltegiratzea eta espaziontziak azpimarratu behar dira.

4.-OXIGENO LIKIDOAREN GAUR EGUNGO ERABILERA: Oxigeno likidoa esparru askotan erabiltzen da gaur egun: 1. Medikuntzan. 2. Gas industrial moduan. 3. Modu terapeutikoan. 4. Espaziuntzien suzirien oxidatzaileen propultsatzaile gisa, orokorrean hidrogeno edo keroseno likidoen konbinatuta. Oxigeno likidoa oso erabilgarria da eremu honetan, bultzada handia eragiten baitu. 5. Suziri moderno askok ere oxigeno likidoa erabili ohi dute, transbordadore espazialen motor nagusiak barne. 6. Baita ere, noizean behin lehergaietan erabiltzen da, vaina ez da ohikoena gertatutako istripu ugariengatik. 7. Zenbait hegazkin komertzial eta militarretan erabiltzen da, arnasteko. 8. Elementu oxidatzaile moduan.


Oxigeno likidoa