Kandinskyren tradizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
Urtezahar gaua heltzen denean, lagun baten etxera mahatsak jatera joan behar duelako aitzakiarekin, Errusiako tradizioa betetzera irteten da kalera. Bebarrutik atera bezain laster, mutil batekin topo egin eta berari izena galdetzean, mutilak ez diola esango erantzun eta berak Miren izena duela erantzuten dio, neska ezagutzen ez duen arren. Miren guztiz harrituta geratzen da. Jolas moduan, mutilak bere izena asmatzeko esaten dio eta burura datorkion lehen izena, noski, Aitor da, gustuko duen mutil izena. Mutilak asmatu egin duela adierazi baina neskak ez du sinesten, baina azkenean mutilaren lagunek baieztatu egiten diote izena. Mutilak telefonoa eskatu eta beste batean elkar ikusteko proposamena egiten dio. Handik astebetera deitu eta Errenteriara joaten dira, Aitor hangoa baita. Hurrengo asteetan ere, handik ibiltzen dira, zinemara joaten eta txurroak jaten beti. Mutila zakarra eta aspergarria izan arren, halabeharrak beretzat ekarri duela sinetsita dago Miren.
 
Errenteriaz aspertuta, Mirenek Donostian ibiltzeko proposamena egiten dio. [[Ulia]]rantz doaz oinez, [[Sagues (Donostia)|Sagues]] auzoko aldapetan zehar. Oinez ibiltzeko erritmo desberdinak dituztela, mutila aurreratu eta Miren bakarrik uzten du. Neskak azkenean bakarrik itzultzen da, desilusionatu eta haserreturik. Hurrengo egunetan deitzen ez diola eta, Miren [[atsekabe]]tu egiten da. Lagunekin jarraitzen du Manuren istorio ideala eratzen, kultua dela kontatuz eta beste [[bertute]] guztiez jantziz. Aitor gogoan, bertute horiek ez dituela konturatzen da: kultura ez zaio interesatzen eta komertzial edo saltzaile moduan lan egiten du (Mirenek airari bere liburuak erosiarazi egiten dizkio, nahiz eta horiek ez dituen sekulan jasoko), opariak ez dizkio egiten eta berakberari egindakoak mespretxatu egiten zituenditu (Mirenek, erremutilak egitenerretzea duatsegin gainera.ez bazaio ere, San Balentin egunez oparitu eta gerora, maiz erretzen duen arren, eskutan ikusiko ez dion metxeroa, kasu).
 
Bere [[urtebetetze]] egunean, Rosarekin haserretzen da, Manu dela eta egindako zirikada batengatik. Berriz etxean, Aitorren deia jaso eta berarekin ateratzeko geratzen da. Beti bezala, Errenteriara joaten dira baina Donostiarako bueltan [[Ulia]]ra joaten dira. Han aparkatu eta autoa barruan geratzen dira. Mutila denbora luzez isilik geratzen da. Azkenean, eskua Mirenen belaunen gainean jartzen du baina Mirenek kendu egiten dizkio, hilerokoarekin dagoelako aitzakiarekin. Berehala, mutilak bion arteko harremana uzteko proposatzen dio. Mirenek bere burua abandonatuta ikusi eta negarrez hasten da eta berarekin jarraitzeko erregutzen dio. Elkarrekin ateratzen jarraitzen duten aurren, ateraldiak etsigarriak egiten zaizkio, eta Aitor guztiz zakarra dela konturatzearekinkonturatzen baterada. Gainera, etengabe harremana uzteko esaten zion, txantaia emozional moduan. Bere irudimenean eta bihotzean, Manuren istorioa osatzen jarraitzen du aldi berean, Rosaren galderei ([[sexu harreman|amodio egin]] nolakoa den eta lehen [[musu]]a nola eman zion) erantzun beharrak bultzaturik. Horrela, gainera, Manuk Aitorrekin bizi duen harreman okerra gainditzeko baliatzen du.
 
[[File:Adolescent girl sad 0001.jpg|thumb|right|200px|Miren zapuztuta geratzen da lehen aldiaren ondoren: berak espero zituen maitasun adierazpenak ez ditu jaso Aitorrengandik.]]