Ad-Aware: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''''ZER DA AD-AWARE SE?''''' Segurtasunaren eta pribazitatearen aldeko legeak gorabehera, gure makinetan badira gure datu pertsonalen eta gure nabigazio ohituren berri ematen dute...
(Ez dago alderik)

15:09, 24 urtarrila 2007ko berrikusketa

ZER DA AD-AWARE SE?

Segurtasunaren eta pribazitatearen aldeko legeak gorabehera, gure makinetan badira gure datu pertsonalen eta gure nabigazio ohituren berri ematen duten hainbat programa. Espioitza programa horiek sortu dituzten ezezagunei ematen diete gure informazioa eta ez dago zer dakiten edota dakitena nola erabiliko duten jakiterik. Hala ere, euren lana eragozteko nola funtzionatzen duten jakitea eta babes neurriak hartzea komeni da.

Sarean diren iruzurren artean molestagarrienak spam-a eta birusak dira, euren eragina agerikoa baita, baina gaur izurrite isilago bat aipatu behar dugu: spyware-a edo espioitza programak. Gure makinan instalatuta, isilpeko lana egiten dute bertan gordeta ditugun datu konfidentzialak, gu ohartu gabe, programaren egileari bidalita. Besteak beste idazten ditugun testuak edo bisitatzen ditugun webguneak zeintzuk diren, banku telematikoko edo posta elektronikoko gakoak… Aukera asko dituzte programa horiek. Horregatik, ahal den neurrian, gure ordenagailua spywaretik babesten saiatu behar gara.

Programa horiek aurkitzea eta kentzea ez da batere erraza. Hasteko, antibirus gehienek ez dute spywarea kontutan hartzen, ez baitira birusaren definizioan sartzen. Ez dute sisteman edo hardware-an kalterik egiten eta ez dute euren burua ugaltzen. Ekarri dituen programan txertatuta datoz gehienetan eta programa bera kendu beharra dago. Askotan programa kenduta ere, spywarea makinan geratzen da eta programa berezi baten bidez kendu beharra dago. Baina spywarea ez da mota horretako programen bidez bakarrik sartzen gure makinan. Sarean nabigatzen ari garela ere, Java edo Activex berezi batzuen bidez ere, programa horiek gure makinan sar daitezke, baina ohikoenak nabigatzean instalatzen zaizkigun cookie-ak edo salatariak dira. Cookie horiek webgune askotan sartzean ezartzen zaizkigu makinan eta gure makina identifikatuko dute, webgune horretan egiten dugun nabigazioaren datu guztiak apuntatuz: sartu ohi garen ordua, sarritasuna, guk ikuskatutako orrialdeak zeintzuk diren, erabiltzen dugun nabigatzailea, gure makinaren IP helbidea… Bisitariek emandako datu horiek prozesatuz, webguneek bisitarien gustuen eta nabigazio ohituren profila egin dezakete. Erabilerei dagokienez, era askotakoak izan daitezke. Spammerrek ere spywarea erabil dezakete gure makinan dauden posta elektronikoko helbideak eurei helarazteko. Spywareari aurre egiteko neurrietan lehenengoa programak tentuz instalatzea da. Programa asko eta edozelakoak instalatuz gero ordenagailuaren abiadura motelduko da edonola ere. Gainera, fidatzekoak ez diren programek ez dute segurantzirik ematen, adibidez, Audiogalaxy bezalako truke programek spywarea ekarri ohi dute. Horrelako programen zerrenda aurkituko dugu spychecker.com helbidean eta badaezpadako programa bat instalatu aurretik bertara jotzea komeni da. Badira spywarea bilatu eta ezabatzen duten programak, Ad-Aware doakoa kasu. Beste batzuek gure ordenagailutik sarera eta saretik gure makinara dagoen trafikoa jagoten dute, ZoneAlarm kasu. Beste segurtasun neurri batzuren artean, nabigatzailean cookie-ak ezgaitzea edo noizean behin ezabatzea komeni da, gutaz gehiegi jakin ez dezaten. Explorer nabigatzailearen hobespenetan ActiveX kontrolak ezgaitzea ere neurri ona da. Ad-Aware www.lavasoft.de/software/adaware ZoneAlarm www.vsantivirus.com/za.htm