Teodosio I.a Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
378. urtean Graziano enperadoreak augusto izendatu zuen, eta germaniarrek etengabe erasotzen zuten Inperioaren mendeko [[Balkanak|Balkanetako]] herriak babesteko ardura eman zion. Etsaiak armen bidez garaituko ez zituelakoan, haien indarrak zatitzeari ekin zion, eta horretarako, germaniar mertzenarioak bere gudarostean onartzeaz gainera, erresuma autonomoa eratzeko eskubidea eman zien godoei.
 
Erlijio-gaiei dagokienez, Teodosiok nizear trinitarismoa bultzatu zuen kristautasunaren baitan, eta kristautasuna Inperioaren baitan. 380an Inperioko erlijio legitimo bakartzat ezarri zuen kristautasun katolikoa, eta gurtza paganoak debekatu egin zituen. [[Anbrosio Milangoa|Milango AmbrosioAnbrosio]] apezpikuaren eraginpean, gero eta estuago eta jasangaitzago bilakatu zen erlijio-gaietan.
 
383. urtean, Graziano enperadorea hil zutenean, Inperioko mendebaldeko auzietan parte hartu behar izan zuen, eta 5 urte geroago, Graziano hil zuen [[Maximo]] enperadorea menderatu eta hilarazi ondoren, Grazianoren seme Valentiniano II.ari itzuli zion aginpidea. Valentiniano II.a artean haurra zenez, Teodosio bihurtu zen erresumako agintari nagusi, eta [[Milan]]en bizi izan zen, 391. urtean [[Konstantinopla]]ra itzuli zen arte.