François Rude: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa:
Dijon eta Parisen egin zituen Arte Ederretako ikasketak. [[1812]]an [[Erroma]]ko eskultura sari nagusia eman zioten, baina ez zuen, bere garaiko eskultore askok bezala, Erromara ikasketak egitera joaterik izan, Erromako Akademiak ez baitzien orduko artista gazteei dirulaguntzarik ematen.
 
[[Bonapartista|Bonapartisten]] aldekoa zenez, [[Belgika]]ra atzerriratu behar izan zuen, [[Borboi leinua|borboitarrak]] Frantzian finkatu zirenean. Beraz, [[1815]]ean [[Brusela]]ra joan zen, eta han bizi izan zen [[1827]] arte. [[1821]]ean [[Sophie Fremiet]] pintorearekin ezkondu zen<ref>[http://www.dijon.fr/shared/images/fichier_joint_001572800_7364.pdf François et Sophie Rude, citoyens de la Liberté. Un couple d'artistes au XIXe siècle.] Musée des beaux-arts de Dijon</ref>. Frantziara itzulirik, hainbat erakusketetan parte hartu zuen, eta ospe handiko bat arte lantegi sortu, eskultore bikain askoren eskola izan zena. 1827an ''Ama Birjina Sortzez Garbia'' eskultura-lana egin zuen [[Saint-Gervais-Saint-Protais eliza]]rako.
 
[[1835]] eta [[1836]] artean ''Le Départ des volontaires de 1792'' (''1792ko boluntarioen irteera'') edo ''Marsellaise'' izenaz ezagutzen den erliebea landu zuen Parisko [[Parisko Garaipen Arkua|Garaipen Arku]] ospetsuan. Tradizio klasikoan oinarrituriko eskulturak zizelatu zituen. Bestalde, bere garaiko giro erromantikoko jarraitzailea izan zen. Harenak dira, halaber, ''[[Jean-François de La Pérouse|La Pérouse]]'' ([[1828]]), Cavaignac jeneralaren hilobia ([[1847]]), ''L'éveil de Napoléon à l'Immortalité'' ([[1848]], [[Gaspar Monge]]ri eginiko bustoa (1848), ''[[Joana Arc-ekoa]]'' ([[1852]]) ''Général Bertrand'' eta ''[[Michel Ney|Ney mariskala]]'' artelanak.
36. lerroa:
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==