Mar Flores: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''María del Mar Flores Caballero''' (Madril, 1969ko maiatzak 11), '''Mar Flores''' bezala ezagunagoa, espainiar aktore eta eredu-ohi bat da. == Biografia == Madr...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
[[Madril]]go [[Usera]] auzoan hazia, eredu bezala [[1989]]an hasi zen [[Elle]] aldizkariak antolatutako ''Rostro de los 90'' saria irabazi ondoren. Laster lortu zuen ospe handia, neurri batean [[prentsa arrosa]]ko medioetan duen jarraipenagatik.
 
Eredu bezala [[Milan]]en [[Giorgio Armani]] eta Gai Mattiolo bezalako diseinatzaileentzat desfilatu du, eta [[Cibeles pasarela|Cibeles]] eta [[Gaudi pasarela|Gaudi]]ko desfileak protagonizatu ditu. Publizitate kanpainak egin ditu Caramelo, [[Cacharel]], La Perla, Montblanc, Multiopticas eta Solmayor markentzako eta [[Freixenet]]en gabonetako iragarkia egin ditu. Gainera, Elle, [[Marie Claire]], [[Dunia]] eta [[Man (aldizkaria)|Man]] bezalako aldizkari ospetsuetako azaleko irudia izan da.
 
[[1991]]n aurkezle bezala debutatu zuen [[VIP Noche]] lehiaketan, eta urte bete beranduago [[Bellezas en la nieve]] zuzendu zuen, [[Andoni Ferreño]]rekin, biak [[Telecinco]]n. [[1994]]an [[Lina Morgan]]ek protagonizatutako [[Compuesta y sin novio]] telesailean parte hartu zuen, eta [[1996]]an paper protagonistetako bat lortu zuen [[Canguros (telesaila)|Canguros]] telesailaren azken denboraldian, [[Antena 3]]ek eman zuena.