Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: fr:Empire carolingien
No edit summary
8. lerroa:
| armarria=
| nongo=
| mapa=Frankish Empire 481 to 814-freu.svg
| mapa testua=Inperioaren mapa
| gert1=Inperioaren aldarrikapena
31. lerroa:
 
== Konkistak ==
Frankoen erregetza [[merovingiar leinua]]ren esku zegoela, [[pipindarrak]], [[Austrasia]]ko familia bat, gero eta boteretsuago bilakatu ziren. [[Meuse]] ibaiaren ertzeetan 90 soro handi baino gehiago edukita, parerik gabeko aberastasuna eskuratu zuten pipindarrek. Honela, [[Herstalgo Pipin]] Austrasiako jauregiko jauna bihurtu zen [[679]]an, eta [[687]]an [[Neustria]] ere kontrolpean izan zuen, Frankoen''frankoen Printzearenprintzea'' titulua hartuzhartuta. Familia honek kanpoko kanpainak burutu zituzten sehaskan zegoen inperio hau ez desegitearren. [[Charles Martel]] semeak neustriarren matxinadei eutsi zien eta [[frisia]]rrak, [[alamanak]], [[burgundiarrak]] eta [[proventza]]rrak garaitu zituen.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, Hachette 2003, p. 44-45</ref>
 
Charles Martelen garairako frankoen erresuma handia zen, oso. Menpean edukitzeko, [[sistema feudal]]a erabili zuen, geroago [[mendebaldeko Europa]]ra zabaltzekoa zena. Halaber, garaian izan zuen mehatxurik handiena gainditu ahal izan zuen Martelek. Izan ere, [[arabia]]rrek, [[Iberiar Penintsula]] [[Iberiar Penintsulako konkista musulmana|konkistatutakoan]], [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldean sartu ziren harik eta frankoek Martel buru zeukatela [[732]]an [[Toursko gudua]]n geldiarazi zituzten arte. Garaipenak garaipen, Charles Martelek errege titulua hartu ez zuen hartu, baina [[Pipin Laburra|Pipin III.a]] semeak bai, azken errege merovingiarra kanporatu ondoren. Honen semeak, [[Karlos Handia]]k, enperadore titulua hartu zuen.
 
Karlos Handiak aurrekoek izan zuten arazo bera eduki zuen: haren menpeko lurraldea hain zabala izanda, tokian tokiko [[noblezia]] haren aurka altxa zitekeen. Hori ekiditzearren, konkistari ekin zion, iparraldean eta ekialdean ([[Bavaria]]n, [[Saxonia]]n eta [[Frisia]]n), mendebaldean ([[Bretainiako marka]]n) eta hegoaldean ([[Hispaniako marka]]n). Honela, lur berriak bereganatzen zituen eta nobleen artean banatzen zituen, baldin eta noblea hildakoan lurrak erregearen menpera bueltatzen baziren, beste noble bati eman ziezaion. Orobat, ''missi dominici'' izeneko ikuskariak bidaltzen zituen erresuma osoan zehar nobleen jokabidea zaindu zezaten.