Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
47. lerroa:
10: Bartzelonako irakasle baten deia jasotzen du Anek. Laguntza eskatu zion Zesar irakaslearen bidez eskuratu du bere telefono zenbakia eta Egiptoko iruditxoekin interesaturik dago. Aitonak Frantzia eta 1940 urtearen inguruan eskuratu zuen eta bakarra den galdetzen dio. Irakasleak galderak egiteko modua ez du atsegin eta azkenean eskegi egiten du telefonoa. Berehala, Donostiako gros auzoan, Urrutiaren pisuan, bisitatu zuen neskaren deia jasotzen du eta iruditxoa benetakoa dela eta horrelakoek ''ushebti'' izena dutela esaten dio, erakutsi ondoren antigoaleko saltzaile batek adierazi dionez. Prezio onean saltzen dira eta Interneten salgai jarri du. Ane iruditxoarekin interesaturik zegoenez, eskaini egiten dio, baina Anek ukatu Bartzelonako irakaslearen telefonoa ematen dio, prezio altua ordainarazteko aholkua emanez.
 
11: Anek Muntanerren mezua jasotzen du. Mezuan Matias Duhalde bere argazkietan ez dela agertzen adierazten dio. Anek ere, Muntanerren semeak bidalitako argazkiak ikusi eta gero, ez du Muntaner aurkitzen aitonak gordeta zituen argazkietan. Frantzian izandako hilketa baten ikerketaz arduratu zen Geppert komisarioari deitzen dio, komisaldegian bere telefonoa eman nahi ez eta Interneten bilatu eta gero. Geppert prest agertzen da Aneren galderei erantzuteko. Berarekin afera ikertu zuen Brisson izeneko laguna ere badu. Bouthierren hilketa ez zela inoiz argitu kontatzen dio. Hilketa segida baten baitan gertatu zela ere badaki. Anek eraildako guztiak II. Mundu Gerrako nazien aurkako errensistentzian ibilitakoak bide zirela kontatzen dio. Geppert komisarioak zantzu horren atzetik ibili zirela onartzen du, baina hilketa segidan erresistentzian ibili ez ziren beste bi hilketen berri ematen dio. Hiltzaileari ''Arotza'' ezizena jarri zioten. Anek ''biktima'' batek harrizko iruditxoa zuela adieratzen dio eta Geppert komisarioak harri eta zur geratzen da, lehen biktimak ere horrelako iruditxoa zuelako. Anek hanka sartu du, ordea, Geppert biktima hori zein den galdetzen diolako eta noski, Anek ezin dio Urrutiaren izena eman, horrela baserriko gorpuaren historia agerian geratuko litzatekeelako. Telefonoa bat-batean eskegitzen du Anek. Bitartean, Bartzelonako irakasleak 46 dei egin dizkiola ikusten du telefonoko pantailan.
 
12: Guztiz asaldaturik, [[bulimia]]k eraso eta aurkitzen duen guztia jaten du, gero berriz botatzeko. Pilulua lasaigarriak hartu ondoren, ordu askotan egiten du lo. Hilketekin zerikusia duen guztia ezabatzeari ekin ondoren, bizimodu berri bat hastea erabakitzen du, sano janez eta ariketa fisikoak eginez. Herrira jeisten hasten da, tabernan te beroa hartu eta dendan janariak eta egunkaria erosteko.
69. lerroa:
21: Gepperten BMW autoan Metzera heldu eta posta bulegoko posta kutxatila bilatzera abiatzen dira segituan. Jarraian, ondoko hotel batean hartzen dute lekua. Denbora guztian zelatan ez egoteko, Geppertek mugimendu detektagailu jartzen du posta kutxatilara bidaliko duten pakete batean. Paketea hartu bezain laster, soinu berezi batez baten batek hartu duela jakingo dute. Hamazazpi egun pasatzen dituzte zelatan, txandak egiten auto barruan, azkenean guztiz aspertuta. Hemezortzigarrenean gailuaren alarmak jo eta berehala gizon bat ateratzen ikusten dute. Ane haren atzetik abiatzen da oinez, Geppert autoz doan bitartean. Azkenean, gizonak auto zahar bat hartu eta Ane eta Geppert horren atzetik abiatzen dira. Azkenean, kilometro asko egin ondoren, galdu egiten dute bistatik, baina mapan [[Maginot lerroa]] ikusita, bertan ezkutatu daitekeelako susmoa hartzen du Geppertek. Bidexka batetik abiatu eta bunker batera heltzen dira. Autotik jeitsi eta bunkerrean sartzen dira, Geppertek eskopeta eskuan duela eta Anek eskuargiaz laguntzen diola. Malenferren autoa ikusten dute.
 
22: Bunkerrean luze ibili ondoren, Malenfer harrapatzen dute azkenik. Burutik jota dagoen gizona, guztiz ikaratuta bunkerrean ezkutatuta bizi dena eta etengabe latinezko otoitzak egiten dituena. Beso bat moztuta dauka: "deabruak", hiltzaileak alegia, 1985 urtean moztu ziola kontatzen du, bere lagunen izenak esateko torturapean. Azkenean Carlos Urrutia eta Matias Duhalde izenak aipatu zituen. BesteMuntaner eta beste lagunen hiltzailea izan zela ere baieztatzen du. Aneri Matias aitonak idatzitako gutun bat erakusten dio, non Matiasek kontatzen duen egun batean Carlosekin zuen hitzorduan ez zela etorri eta bere autoan aurkitu zuela odolustuta. Gorpua hartu eta bere baserrian lurperatu zuen, poliziari abisurik eman gabe. Guztien arteko loturaren kontakizuna abiaratzen du Malenferrek: 1940ko udan, Fleury izeneko batek komunista eta espainiar errefuxiatuen artean erreklutamendua egiten du, Villeneuveko gazteluan diru askoren trukean operazio bat egiteko, non Ameriketara ihes egindako Golberg izeneko judu aberats bat bizi izan zen. Gazteluan bere artelanak ditu gordeta, morroien zaintzapean. Fleury Von Stauffen izeneko nazi batek kontratatu du. Fleury eta bere taldearentzat naiz uniformeak eskuratu eta gazteluan pilatutako kaxak lapurtzen dituzte, naziak konfiskatzen ari direla itxura eginez. Lana bukatzean, naziak kaxa bta ireki eta ushebti bana ematen die oroitzapen moduan. Anek estatua erakutsi eta oparitu egiten dio Malenferri. Anek lasaia hartzen du, argi baitago orain bere aitonak ez zuela Urrutia hil. Hilketak lapurretarekin loturik daudela garbi dago. Geppertek Von Stauffenen arrastoari jarraitzea erabakitzen du eta Aneri Villenueveko gaztelura joatea eskatzen dio. Malenfer zulo horretatik ateratzeko gizarte zerbitzuetara deitu beharko zaiela erabakitzen dute.
 
23: Metzera bueltatu eta biharamonera, Geppertek informazio argia hartzen du: Von Stauffen gerra aurretik arte saltzailea zen, sosik gabea, eta gerran naziei eskaini zizkien bere zerbitzuak, arte jakintsu moduan; bere alarguna bizirik dago oraindik. Geppertek Anerentzat auto bat alokatu, lapurreta izan zen Villeneuveko gaztelura bidali eta Von Stauffen alargunaren bila doa Parisera.
77. lerroa:
25: Gaztelura iritsi eta guztiz utzita ikusten du. Ondoan bizi den gizon batekin hizketan hasten da. Gizonak naizek gatzeluko langile guztiak hil zituztela kontatzen dio, aurrez bortizki torturatuta. Paul Moulin izeneko batek 1985 urtera arte bertan bizi izan zela kontatzen dio, gazteluko langile bikote baten semea, naziek gurasoak nola torturatzen zituzten ikustera behartu zutena. 1955 urtean gaztelura itzuli eta han bizi izan zen 1985 urtera arte, burutik jota. Geroztik non dagoen ez daki gizonak.
 
26: Gaztelura sartu eta zaborra ikusten du nonnahi. Hotsak entzun eta gizon bat berarengana hurbiltzen dela ikusten du. Jo egiten dio tutu batez, borroka egiten dute eta azkenean konortea galtzen du. Esnatzean, gizonak Pons katedraduna dela estaen dio eta informazioa trukatzea eskaintzen dio. Ane ez da batere fidatzen, Maider berakPonsek hil zuela pentsatzen dubaitu. Ponsek poliziak itaundu zuela kontatzen dio, berak erosi baitzion estatua, asko ordainduta gainera, baina hilketa egunean ez zegoen Donostian. Egiazko naziak gaztelura balio itzela zuen arte bildumaren bila joan zirenean, gazteluan ezer ez zegoela ikusi eta langileak itauntzen hasi zirelarik, beste aleman talde batek eraman zuela adierazi zutela kontatzen du, baina naziek sinetsi ez eta torturatu eta hil egin zituzten. Anek langileek esandakoa egia zela eta aleman batek antolatutako lapurreta izan zela kontatzen dio. Ponsek artelnakin zer gertatu den bakarrik jakin nahi du, ikerlari moduan edo. Geppertekin kontuz ibiltzeko esaten dio. Pons gaztelua miatzen geratzen da gauzak aurkitzeko bere sonar izeneko aparailuarekin.
 
27: Geppertek azkenena telefonoa hartu eta Ponsen historia kontatzen dio. Geppertek bera daogen Parisko hotelaren helbidea ematen dio. Baina hotelean ez dago inor eta izen horrekin inork ez du gelarik hartu. Von Stauffenen alargunaren etxera joan eta han polizia aurkitzen du. Hna dagoen Levert izena duen komisarioari dena kontatzen dio. Levertek alarguna buruan tiro batek hilda aurkitu dutela eta Geppert non dagoen ez dakitela esaten dio, berriz. Etxean hamr koadro falta direla ere kontatzen dio, baina ez zirela balio handikoak, Von Stauffenek margoturikoak baizik. Anek bere susmoak botatzen ditu: Von Stauffenek margolan baliotsuak gainetik pintatu zituen, ezkutatzeko. Villeneuveko gaztelutik deia jasotzen du Levert poliziak, Ponsek gazteluan Paul Moulin gatzeluko langileen semearen gorpua aurkitu dutela ohartarazteko. Geppert susmogarri garrantzitsuena da orain eta, Miarritzen txartela erabili duela ikusita, hango poliziek jazarpena abiarazi eta Ane eta Levert helikopteroz abiatzen dira haruntz.
 
28: Zuberoaren eta Nafarroaren arteko mugan, Gepperten autoak istripua izan eta Oriko amildegietan behera erori da. Autoa sutan dago. Levertek autoan aurkituko duten gorpuari ADN frogak egingo dizkiotela agintzen du.
 
29: ADN eta hortzek autoko gorpua Geppertena dela baieztatzen dute. Levertek istorio guztia kontatzen dio: Paul Moulin haurtzaroa eta gaztaroa eroetxeetan eman ondoren, gaztelura itzultzen da 1957 urtean. Moulinek Fleury lapurren burua hil zuen aurrena eta eskuak moztu zizkion, lapurra zelako zigor moduan. Horrela lapurretan parte hartutako guztiak hiltzen joan zen, aurrez torturatuz, besteen izenak esan zitzaten, eta ondoren eskuak moztuz. Bera da Arotza izeneko hiltzailea, beraz. Geppertek 1985 urtean, hilketak ikertu eta Moulin hiltzailea dela ondorioztatzen du. Moulin hil eta artelanen bila jarraitu zuen, kasu argitzearen ospea beretzat gordetzeko. Dena den, ulertezina da zergatik eraman nahi izan zituen margolanak Espainiara. Bide batez, Geppertek gizarte zerbitzuei Malenferren berri eman ez ziela eta beraiek aurkitu dutela eta orain moja etxe batean ongi dagoela esaten dio. Frantziako egunkariak uzten dizkio ia zabaldu den kasuaren argazki eta kronikekin. Anek argazkiko gizon bat zein den galdetzen dio. Levertek Geppert dela esaten dio. Ane harri eta zur geratzen da. Geppert hori ez da berak ezagutu duena.
 
30: Narratzailea Ozeano Barean kokatzen da orain. Brisson, Geppertekin batera kasua ikertu zuena, dago han. Narratzaileak bere pentsamenduak jasotzen ditu. Maiderrek ushebtia Interneten salgai jarri eta haren bila abiatu zen Donostiara. Neskak, ordea, salduta zeukan ia estatua. Haren etxera joan eta informazioa eskatzen zion estatuari buruz baina honek, estatuari buruz ezer ez zekiela, ez zion ezer esaten. Azkenean hil zuen. Ondoren, Gepperten deia jaso zuen, Ane izeneko neska batek deitu ziola esanez. Geppertekin Landetan elkartu eta Geppertek Donostiako poliziari kasua kontatzeko asmoa zuenez, hil egin zuen, lepoa bihurrituta eta bertan lurperatu. Aneren aurrean Geppert zela esanez aurkeztu zen, Gepperten autoan gainera. Lapur alemanaren alarguna ere hil zuen, koadroak etxetik eramatean bere deskripzioa eman ez ziezaion poliziari (bera Brisson bait zen eta ez Geppert, poliziak uste zuen bezala). Landetara joan, Geppert lur azpitik atera, BMWan sartu eta gasolina beteta, Orin behera amildu zuen, polizia berriz enganaitzeko. Berak aurrez hara eraman eta ezkutatutako motor batean egin zuen ihes, margolanak aurrez postaz bidalita. Orain, erretiratu aberats biziko da.
 
== Kanpo loturak ==
 
* [http://zubitegia.armiarma.com/?i=452 Eleberriaren kritikak], ''literaturaren zubitegia'' webgunean, egilearen beste zenbait lanen kritikekin batera.
 
[[Kategoria:2006ko liburuak]]