Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
69. lerroa:
21: Gepperten BMW autoan Metzera heldu eta posta bulegoko posta kutxatila bilatzera abiatzen dira segituan. Jarraian, ondoko hotel batean hartzen dute lekua. Denbora guztian zelatan ez egoteko, Geppertek mugimendu detektagailu jartzen du posta kutxatilara bidaliko duten pakete batean. Paketea hartu bezain laster, soinu berezi batez baten batek hartu duela jakingo dute. Hamazazpi egun pasatzen dituzte zelatan, txandak egiten auto barruan, azkenean guztiz aspertuta. Hemezortzigarrenean gailuaren alarmak jo eta berehala gizon bat ateratzen ikusten dute. Ane haren atzetik abiatzen da oinez, Geppert autoz doan bitartean. Azkenean, gizonak auto zahar bat hartu eta Ane eta Geppert horren atzetik abiatzen dira. Azkenean, kilometro asko egin ondoren, galdu egiten dute bistatik, baina mapan [[Maginot lerroa]] ikusita, bertan ezkutatu daitekeelako susmoa hartzen du Geppertek. Bidexka batetik abiatu eta bunker batera heltzen dira. Autotik jeitsi eta bunkerrean sartzen dira, Geppertek eskopeta eskuan duela eta Anek eskuargiaz laguntzen diola. Malenferren autoa ikusten dute.
 
22: Bunkerrean luze ibili ondoren, Malenfer harrapatzen dute azkenik. Burutik jota dagoen gizona, guztiz ikaratuta bunkerrean ezkutatuta bizi dena eta etengabe latinezko otoitzak egiten dituena. Beso bat moztuta dauka: "deabruak", hiltzaileahiltzaileak alegia, 1985 urtean moztu ziola kontatzen du, bere lagunen izenak esateko torturapean. Azkenean Carlos Urrutia eta Matias Duhalde izenak aipatu zituen. Beste lagunen hiltzailea izan zela ere baieztatzen du. Aneri Matias aitonak idatzitako gutun bat erakusten dio, non Matiasek kontatzen duen egun batean Carlosekin zuen hitzorduan ez zela etorri eta bere autoan aurkitu zuela odolustuta. Gorpua hartu eta bere baserrian lurperatu zuen, poliziari abisurik eman gabe. Guztien arteko loturaren kontakizuna abiaratzen du Malenferrek: 1940ko udan, Fleury izeneko batek komunista eta espainiar errefuxiatuen artean erreklutamendua egiten du, Villeneuveko gazteluan diru askoren trukean operazio bat egiteko, non Ameriketara ihes egindako Golberg izeneko judu aberats bat bizi izan zen. Gazteluan bere artelanak ditu gordeta, morroien zaintzapean. Fleury Von Stauffen izeneko nazi batek kontratatu du. Fleury eta bere taldearentzat naiz uniformeak eskuratu eta gazteluan pilatutako kaxak lapurtzen dituzte, naziak konfiskatzen ari direla itxura eginez. Lana bukatzean, naziak kaxa bta ireki eta ushebti bana ematen die oroitzapen moduan. Anek estatua erakutsi eta oparitu egiten dio Malenferri. Anek lasaia hartzen du, argi baitago orain bere aitonak ez zuela Urrutia hil. Hilketak lapurretarekin loturik daudela garbi dago. Geppertek Von Stauffenen arrastoari jarraitzea erabakitzen du eta Aneri Villenueveko gaztelura joatea eskatzen dio. Malenfer zulo horretatik ateratzeko gizarte zerbitzuetara deitu beharko zaiela erabakitzen dute.
 
23: Metzera bueltatu eta biharamonera, Geppertek informazio argia hartzen du: Von Stauffen gerra aurretik arte saltzailea zen, sosik gabea, eta gerran naziei eskaini zizkien bere zerbitzuak, arte jakintsu moduan; bere alarguna bizirik dago oraindik. Geppertek Anerentzat auto bat alokatu, lapurreta izan zen Villeneuveko gaztelura bidali eta Von Stauffen alargunaren bila doa Parisera.
 
[[Kategoria:2006ko liburuak]]