Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
55. lerroa:
14: Donostian, Anek Ertzaintzako buru batekin hitz egiten du. Hilketa segidaren historia kontatzen dio eta iruditxoen kontua ere aipatzen dio, baina ez dio kasu handirik egiten. Maiderri eskuak moztu ez zizkiotelako informazioa eskuratzen du, ordea.
 
15: Ane Geppert komisarioarekin elkartzen da errepideko jatetxe batean. Irudikatzen zuenaren oso bestelakoa da. Gizon altua eta sendoa da. Anek iruditxoa erakutsi baina Geppertek iruditxoek balio eskasa dutela esaten dio. Ondoren egia osoa kontatzeko eskatzen dio Aneri. Anek amore eman eta baserrian aurkitutako gorpua eta bere aitonari buruzko susmoak kontatzen dizkio. Geppertek Arotzari buruz gutxi dakitela aitortzen du: ezkerra da eta bakarrik aritzen zen, isilean eta bere biktimak torturatu egiten zituen. Biktima guztiak adinekoak ziren, baina denak ez ziren erresistentzian aritutakoak. Maider Groseko neskaren hiltzailea Arotza den zalantzak ditu, urte asko pasa baitira azken hilketatik. Droga kontuengatik izan zitekeelako susmoak ditu. Baserrira abiatzen dira biak.
 
16: Gorpuaren aurrean Geppertek arotzak burutu zuenik zalantzarik ez du, eskuak mozteko modua ikusita. Aitonaren liburutegi esoteriko harrigarria ikusten ari direla, Anek Bartzelonako irakaslearen deia jasotzen du eta deia erantzun gabe utzita Gepperti irakaslearen interesa kontatzen dio eta nola gainetik kentzeko Maiderren telefonoa eman zion. Ondoren, elkar agurtu eta Geppert inguruko hotel batera doa lotara.
67. lerroa:
20: Iruñeako etxera sartzean, sarrailan giltzarekin eman duen buelta bakarra dela eta, etxera norbait sartu delako susmoak ditu Anek, baina barruan ez dute ezer berezirk topatzen. Geppert Aneren argazkiei begira geratzen da eta orain askoz hobeto ikusten duela aitortzen dio. Etxean sakabanatuta ikusten dituen emakumeentzako aldizkariak eta beste gauzak ikusita, etxean beste neska bat bizi izan dela iruditzen zaio komisarioari, baserrian liburu serioagoak ikusi baitizkio.
 
21: Gepperten BMW autoan Metzera heldu eta posta bulegoko posta kutxatila bilatzera abiatzen dira segituan. Jarraian, ondoko hotel batean hartzen dute lekua. Denbora guztian zelatan ez egoteko, Geppertek mugimendu detektagailu jartzen du posta kutxatilara bidaliko duten pakete batean. Paketea hartu bezain laster, soinu berezi batez baten batek hartu duela jakingo dute. Hamazazpi egun pasatzen dituzte zelatan, txandak egiten auto barruan, azkenean guztiz aspertuta. Hemezortzigarrenean gailuaren alarmak jo eta berehala gizon bat ateratzen ikistenikusten dute. Ane haren atzetik abiatzen da oinez, Geppert autoz doan bitartean. Azkenean, gizonak auto hori zahar bat hartu eta Ane eta Geppert horren atzetik abiatzen dira. Azkenean, kilometro asko egin ondoren, galdu egiten dute bistatik, baina mapan [[Maginot lerroa]] ikusita, bertan ezkutatu daitekeelako susmoa hartzen du Geppertek. Bidexka batetik abiatu eta bunker batera heltzen dira. Autotik jeitsi eta bunkerrean sartzen dira, Geppertek eskopeta eskuan duela eta Anek eskuargiaz laguntzen diola. Malenferren autoa ikusten dute.
 
 
22: Bunkerrean luze ibili ondoren, Malenfer harrapatzen dute azkenik. Burutik jota dagoen gizona, guztiz ikaratuta bunkerrean ezkutatuta bizi dena eta etengabe latinezko otoitzak egiten dituena. Beso bat moztuta dauka: "deabruak", hiltzailea alegia, 1985 urtean moztu ziola kontatzen du, bere lagunen izenak esateko torturapean. Azkenean Carlos Urrutia eta Matias Duhalde izenak aipatu zituen. Beste lagunen hiltzailea izan zela ere baieztatzen du. Aneri Matias aitonak idatzitako gutun bat erakusten dio, non Matiasek kontatzen duen egun batean Carlosekin zuen hitzorduan ez zela etorri eta bere autoan aurkitu zuela odolustuta. Gorpua hartu eta bere baserrian lurperatu zuen, poliziari abisurik eman gabe. Guztien arteko loturaren kontakizuna abiaratzen du Malenferrek: 1940ko udan, Fleury izeneko batek komunista eta espainiar errefuxiatuen artean erreklutamendua egiten du, Villeneuveko gazteluan diru askoren trukean operazio bat egiteko, non Ameriketara ihes egindako Golberg izeneko judu aberats bat bizi izan zen. Gazteluan bere artelanak ditu gordeta, morroien zaintzapean. Fleury Von Stauffen izeneko nazi batek kontratatu du. Fleury eta bere taldearentzat naiz uniformeak eskuratu eta gazteluan pilatutako kaxak lapurtzen dituzte, naziak konfiskatzen ari direla itxura eginez. Lana bukatzean, naziak kaxa bta ireki eta ushebti bana ematen die oroitzapen moduan. Anek estatua erakutsi eta oparitu egiten dio Malenferri. Anek lasaia hartzen du, argi baitago orain bere aitonak ez zuela Urrutia hil. Hilketak lapurretarekin loturik daudela garbi dago.
 
[[Kategoria:2006ko liburuak]]