Eudon Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Linka sartu
3. lerroa:
Beharbada bere aita [[Lope I.a Akitaniakoa|Lupo I.a]] izan zen, baina askotariko iturriak ez datoz bat bere jatorriari buruz: batzuetan izen germaniarrek beste etnia bateko pertsonak ezkutatzen zituzten. 715 urtean, bake hitzarmen batera heldu zen frankoen printze eta etxezain [[Charles Martel]]ekin, azken hau gerra zibilean zela. Harrezkero, Oto Handia indartsu egin zen Akitanian, hiriburu [[Tolosa Okzitania]] zuela.
 
716 urte aldera, armada musulmana Baskoniara heldu zen (Iruñera) eta 719an, berriz, Narbonara. Gero, Tolosa Okzitania atzeman nahi izan zuten, baina 722an721ean Otok armada hori birrindu zuen [[Tolosako Gudua (721)|Tolosako Gudua]]n, eta musulmanen hedakuntza iparraldera behin-behineko geldiarazi. Ondorioz, Otok aita santuaren faborea irabazi zuen, baita haren opariak jaso ere. Harrezkero, ordea, [[Septimania]] eta Cerdanyako jaun Uthman ibn Naissarekin bat egin zuen, Pirinio ekialdeko eskualde hori segurtatzearren. Aldiz, Kordobaren ordezkari militar [[Abdul Rahman Al Ghafiqi]]k Uthman ibn Naissa hil egin zuen 731 urtean.
 
Bitartean, Charlesek Otorekin zuen ituna hautsi eta Loira ibaia zeharkatu zuen akitaniarrak erasotzeko. Otok aurre egin zion, baina galdu egin zuen gudua. Hegoaldera alde egin zuen, bere tropekin. Tropa horiek segur aski [[baskoi]]ak izango ziren eta, Charlesekin izandako porrotaren ondoren ahulduta, Abdul Rahman Al Ghafiqiren armadari aurre egin behar izan zioten [[Bordele]] ondoan (732). Oraingoan, ordea, Otoren armada galtzaile atera zen; orduko kronika frankoek diotenez, "Jaunak bakarrik daki zenbat kristau sarraskitu zituzten han". Otok eta salbu ateratako tropek, orduan, haien etsai Charlesi laguntza eskatu behar izan zioten Oto Charlesen mendeko bihurtzearen truke. Charlesek onartu zuen eta akitaniarrek, [[Frankoak|frankoekin]] batera, [[Poitiersko gudua (732)|Poitierseko guduan]] parte hartu zuten. Irabazi egin zuten eta horrek [[musulman]]en [[iparralde]]rako zabalkuntza galarazi zuen.