ABBA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: oc:ABBA
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
ABBAren musika pop estilokoa zen, doinu itsaskorrekin, letra errazekin eta beraien estilo propioarekin, nesken ahots harmonikoez osatua. Bi bikoteak separatzean, musika estilo desberdina erabili zuten eta letra sakonagoak erabiltzen zituzten.
 
== Ibilbidea ==
 
ABBA pop musika talde Suediar bat izan zen Benny Andersson, Anni-Frid «Frida» Lyngstad, Björn Ulvaeus eta Agnetha Fältskog-ez osatua. Taldearen izena izen bakoitzaren lehenengo letraz dago osatua (Agnetha, Björn, Benny, Anni-Frid). Laukote hau 1972 an sortu zen Estokolmon, baina 1974 ko Eurovisioko jaialdian izan zuten arrakastari esker ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' kantuarekin hasi zen famatua egiten . Ordundik nazioarteko arrakasta lortu zuen melodia gogora errazekin, letra simpleekin eta beren berezko soinuekin, emakumezko ahots harmoniak ezaugarri zituztela eta wall of sound-arekin ( Phil Sektor produktoreak sorturiko musika efektua ). Bjorn eta Agnetha taldearen eraketa baino lehen ezkondu ziren, Benny eta Frida ordea 1978an ezkondu ziren, lauak, abeslariak ziren bitartean beraien familietaz ere arduratzen ziren. Beraien grabazioek merkataritza-eragin izugarria izan zuten eta beraien diskoetxeko - Universal Music Group - artista arrakastatsuenetan bihurtu ziren eta 1970an album gehien saldu zituzten taldea izan ziren.
26. lerroa:
Denboraldi batean zehar arrakastarik gabe egon ziren, baina album konpilazioei esker arrakasta berreskuratu zuten, eta gaur egun, ABBA munduko talderik ezagutuenetarikoa da 180 eta 400 milioi-ko salmentekin urtean. Hainbat artistek beren musikak interpretatu dituzte eta Mamma Mia muskikala ere egin dute. Talde hau, beren jatorrizko herrialdean ikono bat bihurtu da, eta bere ospea Europako beste hainbat artistei atea ireki die, eta 2010ean rock n roll -eko fama hall-ean sartu ziren.
 
=== Osaketa baino lehen ===
 
Fridak Björn ezagutu zuen 1963an talentu lehiaketa batean, eta agnetha telebista saio batean ezagutu zuen 1968 hasieran. 1969ko Martxoan, Agnethak Björn ezagutu zuen eta berriz elkartu ziren telebista saio batean, beranduago bikotea bihurtu ziren. Maiatzaren 1an, urte hartan, Fridak 1969 ko Melodifestivalen-en parte hartu zuen, bertan Benny ezagutu zuen. Aste batzuk geroago kontzertu batean elkartu ziren, eta laster konpromisoa hartu zuten, baina 1978 arte ez ziren ezkondu. The Hep Stars eta The Hotennany Singers-ak dese gin egi n ziren 196 0 dekadaren bukaeran, beraz, Björn eta Benny elkarrekin bere lehenengo diskoa grabatzen hasi ziren, Lycka izenekoa, bertan urteetan egindako konposizioak zeuden jasota. Album horretan, Agnetha eta Fridak hartu zuten parte kanta batzuen abesbatzen zati bezala.
32. lerroa:
Apirilak 1970an, lauak oporretan Txipren izan ziren, dibertsioz, kantatzen hasi ziren, eta azkenean, aurkezpen inprobisatu bat bezala amaitu zen ONU-ko soldaduen aurrean, hori izan zen etorkizunean ABBA taldekoak izango ziren kideen lehen aurkezpena. Irailaren 1970an kaleratu zen Lycka albuma, baina Björn eta Benny-ren izenean bakarrik. Abian jartzeko, «Det kan ingen doktor hjälpa» eta «Tänk om jorden vore ung» singelak kaleratu ziren Agnetha eta Frida zituztenak abesbatzan, arrakasta pixka bat lortu zuten. Azkenik,1970-eko azaroaren 1an, Gotemburgon, lauak, Festfolk izeneko kabaret ikuskizun bat aurkeztu zuten - Suediar hizkuntzan hitz joko bat da “pertsonen festa” edo “bikote lanpetuak” esan nahi duena. Betse kanta batzuekin batera, laukoteak Björn eta Benny-ren albumeko arrakastak kantatzen zituzten. Ikuskizunak ez zuen publikoko arreta harrapatu, eta, Suedian bira labur bat egin ondoren, lauek, berriro beren banakako proiektuetan kontzentratzea erabaki zuten.
 
=== Taldearen eraketa (1971 - 1973) ===
Lycka albuma atera eta geroxeago, Agnethak bere laugarren diskoa atera zuen estudioarekin, När en vacker tanke blir en sång;eta Björn ekin ezkondu zen 1971ko Uztailaren 6ean, Suediako prentsaren ustez <<urteko ezkontza>> izan zen. Agnetha, Björn eta Benny uda horretan hasi ziren elkarrekin aurkezten, hainbat kontzertu eta telebista programetan batera agertzen. Bitartean, Fridak bere estudioko lehen diskoa, Frida izenekoa, kaleratu zuen 1971ko martxoan eta kritika onak lortu zituen. Stig Andersonek esan zuen Benny eta Björn arrakastatsuak bihurtuko zirela: <<Noizbait dueto horrek kanta bat idatziko du eta hurrengo arrakasta mundiala bihurtuko da.>> iragarri zuen. Stig-ek Benny eta Björn animatu zituen kanta bat idaztera 1971ko eurovisioko festibalaren finalerako, hau da, melodifestivalen-erako, bi kanta proposatu zituzten «Det kan Ingen Doktor Hjälpa» eta «Välkommen Till Världen», baina biak ukatuak izan ziren. Benny eta Björn 1972-ko Melodifestivalen aurkeztu ziren abesti berri batekin «Säg det med en sång» abeslaria Lena Anderson zutela. Kanta hirugarren postuan geratu zen, eta Suedian izugarrizko arrakasta lortuz, Stig Anderson konbentzituta utzi zuten bide honean zihoaztela.
 
Hala ere, arrakasta internazionalaren lehen seinaleak ezustez iritsi ziren, Björn eta Benny ren abesti sinplea <<She is my kind of girl>> CBS records-ek erakutsi zuenean Japonian 1972an, bi horiei fama emanez Oricon eko listetan. Japonian argitaratu ziren beste bi single, «Merry-Go-Round» eta «Love Has Its Ways» baina arrakasta errepikatu gabe. Hala ere, «She's My Kind of Girl» en arrakastak Tokyoko Yamaha festibalean Suedia errepresentatzeko aukera segurtatu zien. Urte horretan, azaroan, Björn eta Benny -k Japoniara bidaiatu zuten beren bikoteekin, eta beraiez lagunduta,"Santa Rosa" interpretatu zuten baina abestiak ez zuen saririk lortu.
 
=== Lehen arrakasta ===
 
Björn eta Benny-k konposizioak egiten jarraitu zuten eta ahots moldaketa eta soinu berriak esperimentatzen. Azkenik, 1972ko martxoaren 29an, taldeko lau kideek «People Need Love» izeneko kanta bat egin zuten,bertan emakumeek gehiago kantatzen zuten, horrela pixkanaka beraien ahotsak garrantzia hartzen joan ziren. Denak soinu berri horrekin entusiasmatu egin ziren eta Stig-ek hori sinple bezala zabaldu zuen 1972an. Kantua listetan 17. izatera iritsi zen. Ameriketan arrakasta izan zuen <<people need love>> abestiak, baina Stig-en ustez, momentu horretan zuten diskografia txikiegia zen eta ez zeuzkan baliabide adina arrakasta hori zabaltzeko. Berak zioen beste diskografia batekin askoz arrakasta handiagoa lortu izango zutela Ameriketan.
43. lerroa:
1972ko Apirilaren 30ean lehen aldiz atera zen talde a telebistan vi i femman telesail Suediarren <<people need love>> abesten. Arrakasta izan zutenez, lauek beraien lehen albuma batera grabatzea erabaki zuten, nahiz eta talde bat osatzea ez izan beraien lehentasuna. Grabaketa saioak 1970 eko irailaren 26ean hasi ziren eta urriak 25 -erako dagoeneko kantu pare batzuk amaituta zituzten. Kantu jakin batek «Nina, Pretty Ballerina» bi neskak zituen protagonista bezala eta bertan bien ahotsen armonia agertzen zen, horrek beren talentuaren kalitatea adierazten zuen. Urrian, <<he is your brother>>kanta kaleratu zuten, nahiz eta salmenta merkatuan huts egin, lehen postuetan kokatu zen irrati grafikoetan. Agnetha eta Björn-ek beren lehen alaba, linda, izan zuten 1973ko otsailak 23 an. Aurretik, Agnetharen haurdunaldiak hainbat arazo sortu zizkien beraien lehen singelaren aurkezpenetan. Alemania eta Austriako taldearen lehen aurkezpenetan, Agnetha Inger Brundin-engatik (Frida-ren lagun bat) izan zen ordezkatua.
 
=== ''Ring Ring'' ===
 
Grabazio saioak jarraitu bitartean, laukoteko kide batzuk banakako proiektuekin jarraitu zuten.Fridak Stockholmen jarraitu zuen hainbat kabaret ikuskizun eszeniko egiten 1973 arte. Urte horretan bertan, Agnethak Maria Magdalena antzeztu zuen jesukristo superstar musikalean, hainbat kritika on jasotzen. Björn-ek noizean behin The Hootenanny Singers-ekin jarraitu zuen lan egiten 1974-ko uda arte. Stig taldeak - orain bere ordezkaria - erabaki zuen beste saiakera bat egitea Melodifestivalen-erako, oraingoan Ring-Ring kantarekin. Soinu grabazioak Michael B. Tretow ingenieroarekin egin ziren. Honek, aurretik wall of sound-a erabilia zuen, hau izan zen ABBA taldearen musika-ekoizpen teknika karakte ristikoa. Wall of sound-a honetan zetzan: Soinu bat zinta maisu batean grabatu, eta ondoren, zinta horren kopia bat baino gehiago sortuz milisengundo batzuen tarteaz erreproduzitu, beraz, entzuten diren elementu kopurua bikoiztu egiten dira, eta horrela, soinu argiago eta fuerteago bat lortzen da.
51. lerroa:
1973ko udaberrian, izen zailez nekatuta, Stig hasi zen publikoan ABBA deitzen taldeari (izena kideen izenen lehenengo letren anakronismo bat da Agnetha, Björn, Benny eta Anni-Frid ). Hasieran ez ziren ziren seriotasunez hartuak izan, ABBA, Suedian itsaski empresa famatu baten izena ere bazelako, baina Stig-ek sinesten zuen internazionalki arrakasta izango zuela izenak. Hala ere, taldearentzako izen egoki bat aurkitzeko lehiaketa bat izango zela esan zuen Gotemburgoko egunkari batek. Taldeak "Baba" eta "Friend and Neighbours’' bezalako izenak jaso zituen, baina azkenean izen guztiak baztertu zituzten, eta udan iragarri zen izen ofiziala ABBA zela. Geroago taldeak itsaski konpainiarekin negoziatu zuen eta taldearen izenaren lehenengo B letra aldrebes jarri zuten 1976-ean, izena beraien logotipo bilakatu zen eta marka erregistratua ere. Izena paperean idatzia izan zen lehengo aldia, Metronome estudioko grabazio saioetan izan zen Estocolmon 1973-ko urriaren 16an. 1973ko udan, ABBA taldeak gira handia hasi zuen folkparks-etatik uztailetik irailera, hirurogei kontzertu baino gehiago egin zituzten leku irekietan. Tour-a egin eta gero beraien bigarren albumean hasi ziren lanean.
 
=== Ospearen lorpena (1974 - 1975) ===
 
==== Eurovisionen garaipena ====
[[ImageFitxategi:ABBA - TopPop 1974 1.png|thumb|right|ABBA 1974an]]
Aurreko urteetan bezala, Björn, Benny eta Stig-ek Melodifestivala eta Eurovisio lehiaketak erabili nahi zituzten taldearen musika negozioa egiteko modu bat bezala. 1973 bukaeran, hirurak Sveriges telebista programan gonbidatuak izan ziren 1974ko Eurovisiorako kantua aukeratzeko. Taldea orain Erresuma batuko glam rock estiloarekin zegoen inpiratua eta ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' abestia, Michael B. -ren wall of sound tekinkaz arreglaturikoa, aukeratu zuten. Otsailaren 9an, ABBA-k Melodifestibala irabazi zuen, 302 punturekin, inoiz izandako puntuaziorik handiena lehiaketa horretan. Abesti irabazlea Suediarrez eta ingelesez izan zen kaleratua, Suediako listetan lehenengo postuan jarriz. Martxoan, bigarren diskoa (Waterloo) kaleratu zuten ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' abestiarekin eta baita <<Honey, honey>> eta <<Hasta mañana>> kantuekin.
 
1974-ko Apirilak 6ean, ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' kantak Suedia irudikatu zuen Eurovisioko XIX edizioan, Brighton domo-an, Erresuma batuan ospatua. Aurkezpenean, ABBA-ko kideek, Svvenkek diseinaturiko jantzi deigarriak zeramatzaten eta Sven-Olof Walldoff orkestrako zuzendaria Napoleon Bonapartez mozorrotu zen. Bozkaketa amaitu eta gero, kanak 24 puntu irabazi zituen ( Italiako abestiak <<Si>> baino 6 puntu gehiago, Gigliola Cinquetti egina.) Suediari bere lehen garaipena emanez eta ABBA taldeari arrakasta internazionala emanez.
 
==== 1974 eta 1975 eko birak ====
 
1974-ko azaroan beraien lehen gira egin zuten Europatik, gehienbat Alemanian, Dinamarkan eta Austrian agertuz; gira hau ez zen oso arrakastatsua izan, Eskandinaviatik kanpora oso ezagunak ez zirelako.1975-eko urtarrilean,ordea, beste tour honen bigarren zatia egin zuten eskandinaviatik, eta gira hau justu kontrakoa izan zen, eta gira honek publikoaren eta prentsaren arreta gehiago erakarri zuen. Laukotea zazpi data ezberdinetan agertu zen eta kontzertuak oso arrakastatsuak izan ziren, Suizako kontzertuarekin amaituz.
71. lerroa:
1975ko abuztuan, ABBAko bideoek interes handia sortu zuten Australian eta Zelanda Berrian. Herrialde horietan edukitako arrakastak influentzia asko eduki zuen Europako beste diskografiketan. “Mamma Mia” abestia lehenengo postura iritsi zen Erresuma Batuan 1976ko hasieran, eta lehenengo hamar postuetan Europako beste hainbat musika-zerrendetan.
 
=== Ospearen gorenean ===
1976 urtearen hasieran, beste herrialdeetan arrakasta lortzen zuen bitartean, Estatu Batuetan ez zuen hainbesteko arrakasta lortu. Izan ere, ABBAk 1976 urteko zatirik handiena bere album berria lantzen eman zuen.
 
Bere album berria 1976ko uda baino lehen kaleratzea pentsatua bazuten ere, taldearen etengabeko bidaiek eragotzi egin zuten eta albuma ez zen urrira arte kaleratu. Bere album berriko lehen abestia, “Dancing Queen” Carlos XVI erregearen ezkontzan kaleratu zuten. Abesti hau arrakasta bat izan zen, eta 1976an 3 milioi kopia baino gehiago saldu zituen. “Dancing Queen” ABBA taldearen abestia bihurtu zen.
 
==== Europa eta Australiatik bira ====
 
1977ko urtarrilean, ABBAko taldekideak famatuak ziren jada mundu osoan. Urte horretan, Arrival diskoa Brit Awards sarietan nominatua izan zen, urteko album internazional onena bezala. Urte gorretan bertan, urtarrilaren 28an, ABBAk Europatik eta Australiatik gira bat egin zuen, beren albumetako abestirik arrakastatsuenak abestuz.
 
==== Albuma eta filma ====
 
Polar Music konpainiak ABBA: The Movie pelikula kaleratu zuen, ABBAren kontzerua eta bertako xehetasunak kontatuz.
 
==== Arrakastaren ondorioak ====
 
Beren seigarren albumaren grabaketak luzeagoak eta zailagoak bihurtu ziren, abesti asko oraindik kaleratu gabeak izan zirelako. 1978ko amaierara, Musica para Unicef proiektuan parte hartzeko “Chiquitita” abestia sortu zuten, eta abesti hau hurrengo asteetan kaleratu zen. Taldea jadanik aldatuta zegoen: Benny eta Frida ezkondu egin ziren, eta Agnetha eta Björn dibortziatu. Taldearen seigarren albuma, Voulez-Vous, 1979ko apirilean kaleratu zen, eta albumaren aldi berean, laukoteak “Does your mother know?” abestia kaleratu zuen, beren azken abestia Björn bakarlaria zena, eta Japonen eta Europan oso ezaguna bihurtu zen “Gimme! Gimme! Gimme! (A man after midnight)” abestia. 1979. urtean gira bat egin zuten mundu osotik zehar.
 
=== Aurrerapena eta gainbehera (1981 - 1982) ===
 
Giratik etorri ondoren kaleratu zuten lehen abestia “The Winner Takes It All”, eta azaroaren amaieran kaleratu zuten beren zazpigarren diskoa, Super Trouper. 1981eko urtarrilean Björn Lena Källersjörekin ezkondu zen. Hala ere, taldean desberdinatsun asko zeuden, eta otsailaren amaieran Frida eta Benny dibortziatu egin ziren. Bennyk beste emakume bat ezagutu zuen, Mona Nörklit eta berarekin ezkonduko zen urte horretako Azaroan.
98. lerroa:
1982ko maiatzean taldea berriz bildu zen bederatzigarren album bat grabatzeko, baina album hau ez zen osorik grabatu, hiru bat abesti baizik.1982ko azaroaren 19an taldea azken aldiz agertu zen Suediako telebista programa batean. Azkenik, urte berdineko abenduaren 11an deskantsu tenporal bat egingo zutela esan zuten, baina ez ziren gehiago elkartu.
 
== ''Mamma Mia!'' filma ==
[[FileFitxategi:ABBA 2008 Av Daniel Åhs.jpg|thumb|350px|''Mamma Mia!'' filmeko aktoreak eta taldekideak 2008an.]]
 
Mamma mia! (2008) Phyllida Lloyd-ek zuzendutako eta [[Meryl Streep]] aktoresak protagonizatutako filma da. Pelikula ABBA taldearen abestietan dago oinarritua.
 
=== Argumentua ===
 
Sophie Sheridan (Amanda Seyfried) hogei urteko neska, Greziako uharte batean bizi da bere amarekin (Meryl Streep). Ezkontzeko zorian dago eta bere aita nor den ezagutu nahi du. Beraz, eta bere amak jakin gabe, hiru gizon non bere amak beraiekin abentura bat izan zuen gonbidatzea erabakitzen ditu: Sam Carmichael (Pierce Brosnan), Harry Brigth (Colin Firth) eta Bill Anderson (Stellan Skarsgård).
 
=== Produkzioa ===
 
Eszena gehienak Pinewood estuioetan daude filmaturik, baina batzuk Skópelos eta Skiathos uharte Greziarretan daude filmatuak.
 
=== Publizitatea ===
 
Playtone eta Universal Studios-ek publizitate kanpaina jarri zuten martxan, bederatzi kartel egin zituzten, zortzi Estatubatuar eta Frantziako bat. Bost trailer kaleratu zituzten, horietako bi forma laburrean eta hiru zinema aretoetan estreinatu zituzten. Horrez gain, filmak lortu zuen ABBA taldeko lau kideak publikoki juntatzea berriz, 20 urte pasa ondoren elkarekin fotografiatuak izan gabe.
 
== Diskografia ==
 
Hauek dira kantu famatuenak:
149. lerroa:
15. Knowing me, knowing you 770.000 saldu ziren.
 
=== ABBA taldeak hamaika album izan ditu ===
'''Ring Ring (1973)'''
455. lerroa:
17.Take A Chance On Me
 
18.I Have A Dream
 
[[Kategoria:ABBA]]