Santa Maria eliza (Bermeo): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
Eliza hau Talako Santa Maria eliza bota egin behar izan zutelako eraiki zen, haren egoera kaxkarra zelako, eta Bermeoko fededun kopuru handia hartzeko beste bi elizak ez zirelako nahikorik. Obrak [[1823]]an hasi ziren eta [[1858]]an bukatu baziren ere, ez zuten inauguratu 1866. urtera arte. Hala eta guztiz, estreinakoan bukatu gabe zegoen bai kanpotik bai barrutik. Dorrea esate baterako, [[1899]]an bukatu zuten.
 
== Ezaugarriak ==
Eraikina neoklasikoa da, bi dorre dituena albo bietan, eskumakoan kanpandorrea du baina bigarrena eraiki barik gelditu zen. Portikora zutabe erreskada bat igaroz sartzen da. Eraikin honek [[Antzinako Erroma|erromatar]] edo [[Antzinako Grezia|greziar]] tenplu baten antza handiagoa du, eliza katoliko batena baino. Gurutze greko baten itxura du eta erdialdean kupula oktogonala dago. Sarreran bi kapera daude albo banatan eta kupula sostengatzen duten zutabeen artean lau erretaula ditugu.
Eraikina [[arkitektura neoklasiko|neoklasikoa]] da, alboetan bi dorrez hornitua. Eskuinekoak [[kanpai]]ak ditu, eta eskerrezkoa ez zen amaitu. Fatxada nagusian [[portiko]]a du, [[doriar ordena|doriar]] kolomek eusten duten [[frontoi]] klasiko batez osatua. [[Oinplano]]a [[greziar gurutze]] itxurakoa da, erdialdean [[kupula]] [[oktogono|oktogonal]] batek estalia. Kupula eusten duten arkuen artean lau erretaula daude eta sarreran alboetan bi kapera.
 
== Erretaula ==
[[Erretaula]] neoklasikoen multzo bateratua da. Bere egitura arkitektonikoak predela, gorputza eta atikoa ditu; Bermeoko Santa Mariaren tenpluko [[nabe]]aren angeluetako [[exedra|xedretan]] daude. Pedro Belauntzaren trazaren arabera egin zituzten [[1869]] eta [[1871]] bitartean; José Alcoberroren eskulturak ditu. Oinplano mugitua du, aurrealde [[ganbil]]a du. Exedrak, aldiz, hondo [[ahur]]ra du eta alboetan euskarri [[diagonal]]ak ditu. San Joanen erretaulan etzanda dagoen eskultura bat dago kutxatila barruan; hori kenduta, predelean sagrarioak daude erdiko aldearen harmailetan; Arrosarioko [[Ama Birjina]]ren eta [[San Josef]]en kasuan, gainera, [[sagrario]]ak eta erretaulak garaikideak dira. Gorputz bakarrean [[erdi puntuko arku|erdi-puntuko]] hormakonka dago, [[giltzarri]]an dekorazioa du eta alboetan zutabe [[korintiar ordena|korintiarrak]] eta ordena bereko traspilastrak. [[Taulamendu]]a zutabeen aurrean zabaltzen da, eta hortxe hasten da gero frontoia. Taulamendua eta frontoia, biak zabaltzen dira aurrealdean. Frontoi triangeluarrak tinpano dekoratua du gainean, [[akrotera]] moduko txarroak alde banatan eta [[koroa]] modukoa gailurrean, hodeiz eta izpiz inguratuta eta erdian [[triangelu]]a duela. Erretaulen albo banatan, diagonaleko euskarrien gainean, tailak daude multzo bakarraren inguruan.
 
[[Fitxategi:Bermeo - Iglesia de Santa Maria 14.JPG|thumb|200px|[[San Joan Bataiatzailea]]ren irudia]]
[[Ebanjelio]]aren aldean [[San Joan Bataiatzailea]] eta Andre Maria Arrosariokoren erretaulak daude. San Joan Bataiatzailearen erretaulak titularra du eta alboetan [[San Sebastian]] eta [[San Roke]]ren mukuluak; horiek kutxatila baten gainean daude eta kutxatilaren barruan [[Balentin Berriotxoa]] sainduaren irudi etzana. Andre Mari Arrosariokorenean, taila titularrarekin batera, [[San Isidro]] eta Maria de Cervelló mesedetako Santuaren irudiak daude. Gutunaren aldean, Sortzez Garbiaren erretaulak titularraren irudi [[barroko]]a erakusten du erdian; eta alboetan, [[San Luis Gontzaga]] eta San Antolinen irudiak; San Josefen erretaulan, horren irudiaz gain San Andres Avelino eta San Erramun Jaiogabearen irudiak daude.
 
[[Polikromia]] neoklasikoa da, dekorazio-elementuetan doratuak ditu, eta gainontzekoan [[haitzurdin|marmoreatua]] nahastu egiten da [[zutabe]], [[pilastra]] eta hormakonkaren beix kolorearekin. Tailek oihal lisoak dituzte eta haragi-kolorea leunduraz lortu zuten.
 
Erretaulok aro neoklasikoaren eskultura-programarik osoena dute. Hamaika irudi daude, eta, formari dagokionez, oso ondo eginak [[Josep Alcoverro]] eskultore [[katalan]]aren eskutik. Eskultura-multzo horrek Bizkaiko erretaulagintza neoklasikoan osoena da. Garrantzitsuak dira, gainera, Bizkaian dagoen erretaula-multzorik ugariena delako, arkitektura eta eskulturaren artean osotasuna erakusten dutelako eta tenpluarekin bat egiten dutelako harmonian.
 
== Erreferentziak ==
{{Ondasun erreferentzia}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Church of Santa María, Bermeo}}
* [http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000030516&CONF=/config/k54/bopv_e.cnf Erretaula: Kultura Ondasun izendapena EHAAn]
* [http://www.bermeokoudala.net/331.html Andre Maria eliza] Bermeoko Udalaren webgunean
 
 
[[Kategoria:Bermeoko eraikinak]]
[[Kategoria:Bizkaiko elizak]]
[[Kategoria:Bizkaiko Kultura Ondasunak]]
 
[[es:Iglesia de Santa María de la Asunción (Bermeo)]]