Cavan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: zh:卡旺
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
31. lerroa:
|}}
 
'''Cavan''' ([[irlandera]]z ''An Cabhán'') [[Irlandako Errepublika]]ko [[Cavaneko konderria]]n kokatzen da. Hiria [[Irlandako uhartea]]ren ipar-ekialdean dago, [[Ipar Irlanda]]ko mugatik oso hurbil. Hiri hau N3 errepidean zehar kokatzen da, (honen bitartez hegoaldera [[Dublin]] hiriburuarekin lotzen du eta iparraldera berriz [[Enniskillen]], [[Ballyshannon]] eta [[Donegal Town]] hiriekin). [[Cavaneko konderria]] sarritan [[Breffni]]''Breifni konderria'' bezala ere deitua da.
 
== Etimologia ==
[[Irlandera]]z ''An Cabhán'' izenak "zuloa" esan nahi du.
 
== Historia ==
XIII mendetik aurrera O'Reilly klanaren esku egon zen eremua. 1300 inguruan monastegi frantziskotar bat ezarri zen eta O'Reillytarrek gaztelu bat ere altxatu zuten Tullymongan muinoan garai hartan. Gazteluaren inguruan herria eratuz joan zen eta XV mendean Owen O'Reilly "Bizardunak" merkatu eskubideak lortu eta [[Dublin]] zein [[Drogheda]]ko merkatariak erakarri zituen.
 
1610an [[Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa|Jakue I.a Ingalaterrakoak]] herri eskubideak ematearekin batera O'Reillytarren indarrak gora egin zuen eta beren txanpona egiten ere hasi ziren.
 
XIX mendean hiriaren zabalkundea iritsi zen. ''Farnham Street'' kale zabala eraiki zuten bertan etxe aberatsak, eraikin publikoak eta elizak ezarri zirelarik.ç
 
== Ondasun nabarmenak ==
* '''Udaletxea:''' Dublinetik ekarritako William Scott arkitektuak diseinatu eta 1910an ireki zuten. [[Arts and Crafts]] mugimendu arkitektonikoaren estilora eraiki zen hareharria erabiliz.
* '''San Patrizio eta Felim katedrala:''' 1942an bukatutako eliza neoklasikoa da. 1994ean Harry Clarkek egindako sei [[beirate]] gehitu zitzaizkion.
* '''San Fethlimidh katedrala:''' Cavandik gertu dagoen Kilmore herrixkako XIX mendeko katedrala da, aurrez XII mendeko eliza erromanikoaren gainean eraikia.
 
== Hiri senidetuak ==
* {{herria|Frantzia|Jaunay-Clan}}
 
== Iruditegia ==
<gallery>
Irudi:Cavan town hall.jpg|Udaletxea
Irudi:Cavan Cathedral.JPG|San Patrizio katedrala
Irudi:KilmoreCathederal.jpg|San Fethlimidh katedrala
</gallery>
 
== Kanpo loturak ==