Sintetizadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
=== 60ko hamarkada ===
Lehen sintetizadoreak 1920ko hamarkadan sortu ziren arren, 60ko hamarkadara arte ez ziren askorik hedatu. Beraien garapena nagusiki Estatu Batuetako elektronika laborategietan eman zen. Bertan, Bob Moog bezalako aitzindari batzuek sintetizadore prototipoak sortu eta erakustaldiak egin zituzten. Hasieran, sintetizadorea instrumentu esperimental eta elitistatzat hartu zen, segur aski [[abangoardia]]ko artista batzuk bakarrik ausartu zirelako instrumentu honentzat musika konposatzen.
{{listen |filename=Carlos brandenburg 3.ogg |title= Wendy Carlos - ''Switched-On Bach'' (1968) |description= [[Johann Sebastian Bach]]en ''Brandenburg Concerto No. 3 in G major'' pieza Moog modular sintetizadorearekin jota}}
Baina, 1968. urtean, Wendy Carlos izeneko estatubatuar konposatzaile batek, Bob Moogekin batera, [[Johann Sebastian Bach]]en hainbat lan grabatu ziten ''Switched-On Bach'' izeneko lanean. Honetarako, Moog sintetizadore modular bat eta 4 pistako grabagailu bat erabili zituzten. Albumak ohiz kanpoko arreta sortu zuen, izan ere [[Grammy]] sari bat irabazten zuen lehen musika klasikoko albuma izan zen, milioi bat aletik gora saltzen zuen mota honetako lehen diskoa ere bihurtuz eta honi esker sintetizadorea ohiko musikara molda zitekeela frogatuz.