Sintetizadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
48. lerroa:
 
*'''Osziladore elektronikoak''': Oinarrizko soinua sortzen dute, uhin formaren araberakoa delarik. Boltaje bidez kontrolaturikoak (VCO) edo digitalak izan daitezke. Oinarrizko lau uhin formak sinusoidala (sine), karratua (square), triangelua (triangle) eta zerra-hortz formakoa (sawtooth) dira. Beste uhin forma batzuk lortzeko uhin-taula digitalak ere erabil daitezke. Osziladore bat baino gehiago duten sintetizadoreek osziladore bakoitzaren tonua, anplitudea eta uhin forma kontrolatzeko aukera eman ohi dute.
*'''Boltaje bidez kontrolatutako iragazkia (VCF)''': Osziladorren soinu gordina eraldatzen dute, maiztasun jakin batzuk kenduz edo gehituz. Iragazki mota ohikoenak goi-pasukoak (HP) eta behe-pasukoak (LP) dira, lehenengoek maiztasun baxuak eta bigarrenek maiztasun altuak kentzen dituztelarik. VCF-en bi parametro garrantzitsuenak ''cutoff''-a (iragazkiak eragiten dituen maiztasunak zehazten dituena) eta erresonantzia edo ''Q faktorea'' (''cutoff''-aren balioaren inguruan iragazkiak duen itxura zehazten duena)
Iragazki mota ohikoenak goi-pasukoak (HP) eta behe-pasukoak (LP) dira, lehenengoek maiztasun baxuak eta bigarrenek maiztasun altuak kentzen dituztelarik. VCF-en bi parametro garrantzitsuenak ''cutoff''-a (iragazkiak eragiten dituen maiztasunak zehazten dituena) eta erresonantzia edo ''Q faktorea'' (''cutoff''-aren balioaren inguruan iragazkiak duen itxura zehazten duena)
*'''Boltaje bidez kontrolaturiko amplifikagailua (VCA)''': Osagai honek iragazkitik datorren soinua anplifikatzen du.
*'''ADSR enbolbente-sortzaileak''': Denboran zehar hainbat osagairen portaera kontrolatzeko balio dute, nagusiki VCF eta VCA-rena. A ''attack'' parametroari dagokio, D ''decay'' parametroari, S ''sustain''-i era R ''release''-ri.