Sintetizadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
== Sintetizadoreen historia ==
 
=== 60ko hamarkada ===
Lehen sintetizadoreak 1920ko hamarkadan sortu ziren arren, 60ko hamarkadara arte ez ziren askorik hedatu. Beraien garapena nagusiki Estatu Batuetako elektronika laborategietan eman zen. Bertan, Bob Moog bezalako aitzindari batzuek sintetizadore prototipoak sortu eta erakustaldiak egin zituzten. Hasieran, sintetizadorea instrumentu esperimental eta elitistatzat hartu zen, segur aski [[abangoardia]]ko artista batzuk bakarrik ausartu zirelako instrumentu honentzat musika konposatzen.
 
19 ⟶ 20 lerroa:
Merkatu berri honen sorrerarekin, fabrikatzaileek modelo txikiagoak sortu zituzten (adibidez, Minimoog sintetizadorea), eta gainera Yamaha edo Roland japoniar enpresak ere sintetizadoreak eraikitzen hasi ziren.
 
=== 70eko hamarkada ===
1970eko estilo musikal berriek, hala nola rock psikodelikoak, soinu berrien beharra zuten eta instrumentu honek bete zuen funtzio hau. Garai hartako sintetizadore-jotzaile garrantzitsu batzuk Emerson, Lake & Palmer taldeko Keith Emerson eta Yes taldeko Rick Wakeman izan ziren.
Momentu honetara arte, sintetizadoreak existitzen ziren instrumentuei soinu berriak gehitzeko erabiltzen ziren. Baina teknologia digitalaren etorrerarekin, instrumentu tradizionalak imitatzeko ere gai izaten hasi ziren.
24 ⟶ 26 lerroa:
Garai honetan sortu zen musika elektronikoa, [[Düsseldorf]]eko (Alemania) Kraftwerk bezalako taldeekin. Musika elektronikoa hainbat estilotan banatu zen (synthpop, tecnopop), talde ezagunenaetako batzuk [[Depeche Mode]], Ultravox, The Human League eta Gary Numan zirelarik.
 
=== 80ko hamarkada ===
1983. urtean berrikuntza garrantzitsu bat aurkeztu zen, [[MIDI]] protokoloa delakoa. Teknologia hau erabiltzen zuten interfazeei esker marka ezberdinetako sintetizadoreak elkarrekin komunika zitezkeen eta sekuentziagailu izeneko aparatu bati esker nota sekuentziak jo eta gorde zitezkeen, ondoren nahi bezainbeste aldiz errepikatzeko. Berrikuntza honek musika sortzeko eran iraultza bat suposatu zuen, edozeinek programa zitzakeelako nota sekuentziak nahiz eta instrumentua jotzeko trebetasunik izan ez. Garai honetako sintetizadore adierazgarrienak Yamaha DX7 (FM sintesiaren arrakastaren erantzulea) eta Roland D-50 izan ziren.