Joseph Bertrand: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Joseph Louis François Bertrand''' ([[Paris]]-[[1822]]ko [[martxoak 11]]-[[1900]]eko [[apirilak 5]]) [[zenbakien teoria]], [[geometria diferentzial]]a, [[Probabilitate teoria|probabilitate kalkulu]]a eta [[termodinamika]]ren esparruetan lan egin zuen [[frantzia]]r matematikari eta ekonomialari bat izan zen.
 
Irakaslea izan zen ''École Polytechnique'' eta ''Collège de France''n, non meatze ingeniari bezala graduatu zen. [[Frantziako Zientzien Akademia]]ko kide ere izan zen, non 18 urtez ([[1856]]-[[1874]]) idazkari iraunkor kargua bete zuen. Berak, [[1845]]ean, n>3 bakoitzarentzako n eta 2n-2ren artean behintzat [[zenbaki lehen]] bat bazegoela proposatu zuen. [[Pafnuti Chebyshov]]ek aieru hau demostratu zuen, gaur egun [[Bertanden postulatua]] bezala ezagutzen dena, [[1850]]ean. [[Probabilitate]]aren esparruan [[Bertranden paradoxa]] bezala ezagutzen den [[paradoxa]] bategatik ere ezaguna da.
 
[[Ekonomia]]ren esparruan ere egin zituen ekarpenak. [[1883]]an [[Léon Walras]]en ''Théorie mathématique de la richesse sociale'' liburuari eginiko kritika bat argitaratu zuen, non ''tâtonement'' prozesua gezurtatzen zuen, benetan desoreka egoeretan elkar trukaketak gertatzen direla argudiatuz, arrazoi honegatik prezioetan ziurgabetasuna kontutan har daitekeelarik. Erabilgarritasuna gehiengotzearenmaximizatzearen printzipioa ere gezurtatu zuen, merkatariak, izatez, diru mozkinetan interesatuak daudela argudiatuz, eta ez erabilgarritasunean.
 
[[1838]]an [[Antoine Augustin Cournot]]en [[monopolio]]en teoria ere berrikusi zuen, eta erabilitako prozedura aljebraikoa okertzat jo zuen. Duopolistak prezioetan lehiatzen direla uste izan zuen, eta ez kopuruan, eta lehiakidetza asketik gertuko amaierako oreka prezio bat ebatzi zuen.