Kitarō: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ro:Kitarō
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Ikasle garaian gitarra jotzen hasi zen, [[Otis Reding]]en [[soul]]aren eta Estatu Batuetako beste musikari batzuen [[blues]]aren eraginpean. Lagun batzuekin [[Albatros]] taldea sortu zuen. Laster, tresna tekladuna hautatu zuen gitarra utzita, eta teklista gisa [[The Far East Family Band]] taldea sortu zuen. Taldearekin Europan zela, [[Klaus Schulze]] ezagutu zuen ([[Tangerine Dream]] taldekoa), eta harrezkero, [[sintetizatzailesintetizadore]]ak jotzea erabaki zuen, bere herrialdeko [[teknologia]] aurreratua baliatuz. [[1978]]an argitaratu zuen bere lehen diskoa, eta ''Silk Road'' (''Zetaren bidea'') 1980an, [[NHK]]ren telesail baterako. Musikak arrakasta handia izan zuen, eta telebista-kateak bost urtez luzatu behar izan zuen telesail hura. Musika harekin hiru disko atera ziren, Estatu Batuetan ''India'' izenarekin argitaratu zirenak. 1982an ''Toei'' egin zuen, ''Qeen Milenia'' [[zientzia-fikzio]]zko filmerako. [[1986]]an [[Mendebalde]]an ezagutzen hasi zen. Estatu Batuetako [[Geffen diskoetxe]]ak fitxatu zuen, eta konpainia horrekin ''Tenku'' argitaratu zuen. Urte horretan bertan [[New Age musika]] modan jartzen hasi zen, eta Kitaro hartu zen estilo horretako ordezkari nagusitzat. Geroago, ''Ten Years'' argitaratu zuen, eta [[1987]]an, ''The Light of the Spirit'', [[Mickey Hart]]ekin batera. Hurrengo urtean arrakasta handiko jira bat egin zuen Estatu Batuetan, eta bertan bizi izan zen denboraldi batez. Ameriketako egonaldian bost aldiz izendatu zuten [[Grammy]] sarietarako; azkenik 2001an sari hori irabazi zuen ''Thinking of You'' albumarekin, ziur aski bere arrakasta handiena. [[Urrezko Globo]] bat ere irabazi zuen 1994an ''Heaven and Earth'' lanarekin. [[Jon Anderson]]ekin lan egin zuen ''Dream''en (1992), eta [[Oliver Stone]] zinema-zuzendariarekin ''Heaven and Hell'' filmean (1993). Beste lan aipagarri batzuk: ''Astral Voyage''; ''Full Moon Story''; ''Silver Cloud''; ''Toward the West''; ''Cirque Ingenieux''.
 
== Diskografia ==