Sintetizadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
== Sintetizatzaileen historia ==
 
Lehen sintetizatzaileak 1920ko hamarkadan sortu ziren arren, 60ko hamarkdarahamarkadara arte ez ziren askorik hedatu. Beraien garapena nagusiki Estatu Batuetako elektronika laborategietan eman zen. Bertan, Bob Moog bezalako aitzindari batzuek sintetizagailu prototipoak sortu eta erakustaldiak egin zituzten. Hasieran, sintetizagailua instrumentu experimental eta elitistatzat hartu zen, seguruaski [[abangoardia]]ko artista batzuk bakarrik ausartu zirelako instrumentu honentzat musika konposatzen.
 
Baina, 1968. urtean, Wendy Carlos izeneko konposatzaile estatubatuar batek, Bob Moogekin batera, [[Johann Sebastian Bach]]en haibat lan grabatu ziten ''Switched-On Bach'' izeneko lanean. Honetarako, Moog sintetizagailu modular bat eta 4 pistako grabagailu bat erabili zituzten. Albumak ohiz kanpoko arreta sortu zuen, izan ere [[Grammy]] sari bat irabazten zuen lehen musika klasikoko albuma izan zen, milioi bat aletik gora saltzen zuen mota honetako lehen diskoa ere bihurtuz eta honi esker sintetizatzailea ohiko musikara molda zitekeela frogatuz.