Tximintx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Tximintx''' [[Derio]]ko [[euskara]] elkartea da. [[2003]]an sortu zen eta ordutik aurrera hainbat ekimen egin ditu Derion euskararen erabilera sustatze aldera. Tximintxek hartzen du parte Euskara Elkarteen [[Topagunea]]n eta [[Totoan]]en ([[Txorierri]]ko euskara elkarteen federazioan).
 
'''Nondik dator Tximintx izena?'''
 
Tximintx izena inguruetako herrietakoek derioztarrei deitzeko asapldi erabilten eben izena da. Izen hau [[Resurreccion Maria de Azkue]] euskaltzale handiak jaso eban XX. mendearen hasieran atsotitz batean. Hitz honen ordaina erdaraz "chinche / punaise" izango litzateke.
9. lerroa:
== Tximintx elkartearen historia ==
 
'''NOIZ SORTU ZEN?'''
 
Tximintx elkartea 2003ko urtarrilean jaio zen ofizialki. Izan ere, hile horretan legeztatu zuen bere jarduna. Baina jaio arinago jaio zen. 2002ko irailetik hasita Derioko hainbat euskaltzale hasi ziren biltzen [[Derio]]ko jaietan Euskal Jai bat antolatzeko asmoz. Dena den, azkar asko hortik haratago joan eta euskaldunon elkartea sortzea erabaki zuten.
17. lerroa:
Ilusioa, gogoa eta ideiak soberan, baina behar handiak. Hortik aurrera Tximintx jaio zen eta urte askotarako.
 
'''ORAIN ARTEKO IBILBIDEA:'''
 
Urte hauetan bere lan-ildo nagusiak hiru izan dira: alde batetik, Deriora euskarazko kalitatezko kultur ekitaldiak ekartzea, beste alde batetik, euskararen erabileran eragiteko azterketak egitea eta, hirugarrenik, hortik abiatuta, euskararen erabileran benetan eragitea.
 
== Ekimenik garrantzitsuenak ==
 
* Kulturgintza: hilero lehen eguenean kalitatezko euskarazko kultura ekitaldia antolatzen dute Derion. Beste kultura ekitaldi batzuk: Kanporamartxo, San Martin bertso bazkaria, [[Derio]]ko jaiak (txozna eta euskal musikaren kontzertua), Olentzaroa, Santiago jaiak (euskararen eguna),...