Arkitektura neoklasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
1760 eta 1770 urteen artean [[Frantzia]]n greziazale eta erromazaleen planteamenduak apurtzen zituen korronte berri bat jaiotzen da. Esentzialismoari muzin egiten diote, garai bakoitzari eredu berezi bat dagokiola onartuz. Arkitektura berri bat proposatzen dute, soilagoa, geometrikoa, abstrakzio maila nabariaz.
 
===Europan===
== Euskal Herriko arkitektura neoklasikoa ==
 
[[Britainia Handia]] herri emankorrena izan zen arte mota honetan. [[Italia]]k baino lehenago agertu zuen klasizismorako joera [[Inigo Jones]] ([[1573]]-[[1652]]) [[Andrea Palladio|Palladioren]] jarraitzailearekin. [[William Chambers]]ek ([[1723]]-[[1796]]) tradizio hori areagotu zuen, eta [[Robert Adam]]ek ([[1728]]-[[1792]]) garrantzi handia eman zion barne dekorazioari. [[Henry Holland]]ek ([[1745]]-[[1806]]) neo-grekoa edo ''Greek Revival'' joera abiarazi zuen. [[William Wilkins]] ([[1776]]-[[1839]]) eta [[Robert Smirke]] ([[1780]]-[[1867]]) dira joera horren arkitekto nagusiak. Lehenak [[Londres]]ko [[National Gallery]] egin zuen, eta [[British Museum]] bigarrenak. [[John Soane]] ([[1753]]-[[1837]]) neoklasizismoa berritzen saiatu zen eta [[George Dance]]k ([[1741]]-[[1825]]), kontzepzio erromantikoak agertu zituen. [[John Nash (arkitektoa)|John Nashek]] ([[1752]]-[[1835]]) eraikuntza multzo handiak egin zituen, hala nola Londresko [[Regent’s Park]]eko ''Cumberland Terrace'' ([[1827]]).
 
[[Frantzia]]n, [[Ange-Jacques Gabriel]]ek ([[1698]]-[[1782]]) neoklasizismorako trantsizioa bideratu zuen, [[Versailles]]ko errege-opera ([[1769]]) eta Parisko [[Concorde plaza]]rekin ([[1762]]-[[1770]]). Parisko Sainte-Geneviève eliza (gaurko [[Parisko Panteoia|Panteoia]]) [[Jacques-Germain Soufflot]]en ([[1713]]-[[1780]]) obra da. [[Jacques Denis Antoine]]k ([[1733]]-[[1801]]) La Monnaie jauregia ([[1777]]) eraiki zuen. [[Marie-Joseph Peyre]] ([[1730]]-[[1785]]) eta Charles De Wailly (1730-[[1798]]) neoklasiko zorrotzaren jarraitzaileak ziren, eta Odeon antzokia ([[1782]]) eraiki zuten. Halaber, azpimarratzekoa da [[Victor Louis]] en (1731-1800) [[Bordele]]ko antzokia ([[1780]]). [[Étienne-Louis Boullée]] ([[1728]]-[[1799]]) eta [[Claude Nicolas Ledoux]] ([[1736]]-[[1806]]), besteak beste, arkitektura proiektu utopikoen egile izan ziren. [[Napoleon]]en etorrerarekin, arkitektura eta hirigintza, are gehiago, agintaritzaren zerbitzura jarri ziren. Arkitekto nagusiak [[Charles Percier]] ([[1764]]-[[1838]]) eta [[Pierre Fontaine]] ([[1762]]-[[1853]]) izan ziren.
 
Italian, hasierako arkitekto interesgarrienak [[Lonbardia]]n bildu ziren: [[Giuseppe Piermarini]] ([[1734]]-[[1808]]), [[Milan]]go [[La Scala]] antzokiaren egilea ([[1778]]), [[Simone Cantoni]] ([[1739]]-[[1818]]), [[Luigi Canonica]] ([[1762]]-[[1844]]). Napoleonen garaian, Giovanni [[Antonio Antolini]] ([[1756]]-1841) eta [[Luigi Cagnola]] ([[1762]]-[[1833]]) nabarmendu ziren. [[Erroma]]n, [[Giuseppe Valadier]]ek ([[1762]]- [[1839]]) proiektu handietan esku hartu zuen ([[Piazza del Popolo]]).
 
[[Espainia]]n, [[San Fernandoren Akademia]]k zabaldutako arauetan oinarritu zen neoklasizismoa. Bestalde, Italiatik arkitekto asko joan ziren [[Madril]]a, beren kabuz edo Espainiako erregeek deiturik. [[Ventura Rodríguez]] ([[1717]]-[[1785]]) eta [[Juan de Villanueva]] ([[1739]]-[[1811]]) dira espainiar arkitekto nabarmenenak.
 
Germaniar herrialdeetan, [[Friedrich Gilly]] ([[1772]]-[[1880]]) berritzaile handia izan zen [[Berlin]]en. [[Karl Friedrich Schinkel]] ([[1781]]-[[1841]]) aurrekoaren dizipuluak estilo klasikoa zabaldu zuen [[Prusiako Erresuma|Prusian]].
 
[[Errusiar Inperioa|Errusian]], [[Katalina II.a Errusiakoa|Katalina II.ak]] eta haren ondokoek ahaleginak egin zituzten, [[San Petersburgo]]ri lehenbizi eta [[Mosku]]ri gero, hiriburuari zegokion duintasuna emateko. Xede horrekin, kanpoko arkitektoak ekarri zituzten: [[Charles Cameron (arkitektoa)|Charles Cameron]] ([[1740]]-[[1812]]), [[Giacomo Quarenghi]] ([[1749]]-[[1817]]), etab. Errusian bertan ere, arkitekto ohargarriak sortu ziren, hala nola, [[Andreian Zakharov]] ([[1761]]-[[1811]]).
 
=== Ameriketan ===
 
Ipar [[Ameriketako Estatu Batu]]ei dagokienez, inon ez du arkitektura estilo batek demokraziaren sorrerarekin bat egin herrialde horretan bezala. Izan ere, independentzia eta nazioaren eraikuntza estilo horren hedapenarekin batera agerturik, tenplu grekoa eraikuntza publikoen eredu bihurtu zen: [[Richmond]]go Kapitolioa ([[1785]]-[[1789]]), [[Virginia]]ko Unibertsitatea ([[1804]]-[[1827]]).
 
=== Euskal Herrian ===
[[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] [[ilustrazioa]]ren aitzindaria izan zen Hego Euskal Herrian eta Espainian. Lagundiak argi zuen marrazketak zuen garrantzia, eta Euskal Herrian sei eskola ezarri zituen. Eskola hauetan marrazketaz gain, geometria, nautika, arkitektura hidraulikoa eta arkitektura irakasten zen. Ikasle hoberenak, [[Madril]]go [[San Fernando Akademia]]ra joan ziren. Euskal Neoklasizismoko pertsonaia eragingarrienen artean [[Fiscal Campomanes]], [[Justo Antonio Olagibel]], eta [[Silvestre Perez]] nabarmentzen dira.
 
* Elizak: [[Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala]] (Nafarroa), [[San Isidro baseliza (Errezil)|Erdoiztako baseliza]] (Gipuzkoa), Mutrikuko Jasokundeko Ama Birjinaren parroki-eliza (Gipuzkoa),
23 ⟶ 42 lerroa:
* Bestelakoak: [[Gernikako Batzarretxea]] (Bizkaia), [[Arkupea (Gasteiz)|Gasteizko Arkupea]] (Araba).
 
== Euskal Herriko arkitektoArkitekto neoklasikoak ==
=== Euskal Herrian ===
 
* [[Justo Antonio Olagibel]]
* [[Santos Angel Otxandategi]]
 
=== Kanpoan ===
== Kanpoko arkitekto nagusiak ==
* [[Robert Adam]]
* [[Étienne-Louis Boullée]]