ICMP: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Telle (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''ICMP protokoloak''' ('''I'''nternet '''C'''ontrol '''M'''essage '''P'''rotocol, RFC 792 ) sareko monitorizazioa ahalbidetzen du. ==Sarrera== IP protokoloa fidagarria ez ...
(Ez dago alderik)

12:00, 15 urtarrila 2007ko berrikusketa

ICMP protokoloak (Internet Control Message Protocol, RFC 792 ) sareko monitorizazioa ahalbidetzen du.

Sarrera

IP protokoloa fidagarria ez delako, datagramak akatsekin heldu edo bidean gal daitezke. ICMP protokoloak (Interneteko kontroleko mezuen protokoloa) mezua iturburuari heltzean erroren bat gertatu izanaz jakinarazten dio. Baina erroreak ohartarazteaz gain, kontroleko zenbait mezu garraiatzen ditu.

Ondoren ICMP mezuen laburpen bat:


Mota eremua

 

ICMP mezu motaren deskribapena

0

 

Echo erantzuna ( Echo Reply )

3

Helburu atzemanezina ( Destination Unreachable )

5

Berbideratu ( Redirect )

8

Echo eskaera ( Echo )

11

Denbora agortuta ( Time Exceeded )


ICMP protokoloak sareko gertakizunen berri ematen du baina ez du erabakirik hartzen. Hau goi mailako geruzen ardura izango da. ICMP mezuak IP datu eremuan bidaiatzen du.

PING komandoak urruneko makina bati echo eskaerak egiten dizkio eta erantzunen berri ematen du. Hona hemen bere funtzionamendua:

  1. A makinak ICMP 8 (Echo) bidaltzen dio B makinari
  2. B makinak ICMP 0 (Echo Reply) mezuarekin erantzuten dio
  3. A makinak B makinaren ICMP mezua jaso eta pantailan emaitza bistaratzen du

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

TCP/IP-ri buruzko liburua Euskaraz: http://www.sc.ehu.es/acwreco2/TCP_IP_Sareak/TCPIPSareak.html