Ermuko Foroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
18. lerroa:
Lehenengo urteetan, [[Euskal Herriko gatazka]]ri dagokionez, alderdi konstituzionalisten, [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EE]] eta PPren bat-egitearen alde agertu zen Ermuko Foroa. 2006az geroztik, ordea, [[Jose Luis Rodriguez Zapatero]]ren gobernua gogor kritikatu zuten, batik bat ETArekin elkarrizketatzeagatik. Hori dela eta, zenbait kidek Foroa utzi zuten. Urte hartan bertan, Ermuko Foroak [[Juan Jose Ibarretxe]]ren aurkako auzia abiarazi zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak [[Batasuna]] alderdiarekin bilera egin zuela eta. Auzi hura 2010ean amaituko zen: [[Espainiako Auzitegi Gorena]]k, aho batez, auzia artxibatzea agindu zuen, bilerak egitea ez dela delitu arrazoituta.<ref>Aitziber Laskibar: [http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2010-01-14/008/005/Auzitegi_Gorenak_bileren_auzia_artxibatzea_erabaki_du_aho_batez._Ibarretxe_lehendakari_ohiak_eta_PSE-EEko_orduko_buruzagiek_Batasunarekin_izandako_bilerak_ez_zirela_delitu_izan_ebatzi_du_Ermuko_Foroak_eta_Dignidad_y_Justiciak_epaiketa_eskatzeko_ahala_badutela_esan_du.htm «Auzitegi Gorenak bileren auzia artxibatzea erabaki du aho batez»], ''Berria'', 2010-01-14.</ref>
 
[[2007]]an, [[Ermua|Ermuko]] Udalbatzak proposamen bat onartu zuen, Ermuko Foroak udalerriaren izena gehiago erabil ez zezan eskatzeko. 2007ko irailean, Iñaki Ezkerra aukeratu zuten Foroko presidente berria. Izan ere, aurrekoak, Mikel Buesak dimisioa eman zuen [[Rosa Diez]]ek eta [[Fernando Savater]]rek bultzatutako alderdian, ([[UPyD]],) arituko zela jakinarazi zuenean.
 
2008an, zatiketa bat gertatu zen: alde batetik, Iñaki Ezkerra buru zuen taldea, Alderdi Popularreko [[Antonio Basagoiti]]ren ildoari jarraitzearen aldekoa; eta bestetik, Inma Castilla de Cortázar buru zuen taldea, Alderdi Popularreko [[Jaime Mayor Oreja]]ren ildoari jarraitzearen aldekoa. Auzitegietara eraman zuten liskar gogor baten ondoren, Inma Castillaren taldea nagusitu zen, eta Foroko hainbat kide kanporatu zituzten, besteak beste Iñaki Ezkerra, Ermuko Foroko lehendakari ohia. 2008an Jon Juaristik dimisioa eman zuenetik, Foroko zuzendaritzan ez da geratzen kide fundatzaileetako bat ere.<ref>[http://elpais.com/diario/2008/07/21/espana/1216591203_850215.html «La división en el Foro Ermua acaba ante los tribunales»], ''El País'', 2008-07-21.</ref><ref>[http://elpais.com/diario/2009/01/13/espana/1231801203_850215.html «El abandono de Juaristi muestra la crisis interna del Foro Ermua»], ''El País'', 2009-01-13.</ref><ref>[http://www.minutodigital.com/actualidad2/2009/01/15/jon-juaristi-se-va-del-foro-ermua/ «Jon Juaristi se va del Foro Ermua»], ''Minuto Digital'', 2009-01-15.</ref>