Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
57. lerroa:
15: Ane Geppert komisarioarekin elkartzen da errepideko jatetxe batean. Irudikatzen zuenaren oso bestelakoa da. Gizon altua eta sendoa da. Anek iruditxoa erakutsi baina Geppertek iruditxoek balio eskasa dutela esaten dio. Ondoren egia osoa kontatzeko eskatzen dio Aneri. Anek amore eman eta baserrian aurkitutako gorpua eta bere aitonari buruzko susmoak kontatzen dizkio. Geppertek Arotzari buruz gutxi dakitela aitortzen du: ezkerra da eta bakarrik aritzen zen, isilean eta bere biktimak torturatu egiten zituen. Biktima guztiak adinekoak ziren, baina denak ez ziren erresistentzian aritutakoak. Maider Groseko neskaren hiltzailea Arotza den zalantzak ditu, urte asko pasa baitira azken hilketatik. Baserrira abiatzen dira biak.
 
16: Gorpuaren aurrean geppertekGeppertek arotzak burutu zuenik zalantzarik ez du, eskuak mozteko modua ikusita. Aitonaren liburutegi esoteriko harrigarria ikusten ari direla, Anek Bartzelonako irakaslearen deia jasotzen du eta deia erantzun gabe utzita Gepperti irakaslearen interesa kontatzen dio eta nola gainetik kentzeko Maiderren telefonoa eman zion. Ondoren, elkar agurtu eta Geppert inguruko hotel batera doa lotara.
 
17: Biharamonean, Geppert itzuli eta Duhalderen liburutegia eta paperak miatzeari ekiten diote. Berari bidalitako gutunak erre egiten zituen, baina gutunazalak gorde egiten zituen eta horietan aitonari gutunak Hondarribiko posta kutxatila batera bidaltzen zizkiotela ikus daiteke. Geppertek aitona guztiz beldurtuta bizi zela uste du, leiho itxiak, horietan zeuden ikur esoterikoak eta etxeko zepoak eta armak ikusita. Frantziatik bidalitako gutunazal bat ere aurkitzen dute. Gepperti Hondarribiko posta kutxatila zabaltzea bururatzen zaio. Horretarako giltza berehala aurkitu eta Hondarribirako bidea hartzen dute.